2009/06/30

ENJOY ENGLISH ikastolan

Aurten ikastolan gauza berriak egiteko gogoz gaude eta Enjoy English programa martxan jarri dugu.
Zertan datza Enjoy English?
Ba, umeek ingeles ikasi eta aldi berean ondo pasatzean datza proiektuak. Joku eta eskulan desberdinak egiten dituzte Galestik (Isabel Gundy) eta Irlandatik (Sara Reidy) etorri diren monitoreekin, eta lotura lanak egiten ari den Sandra Gonzalez ikasle ohiarekin. Egiten den lehen urtea denez 14 ume dauzkagu bakarrik baina espero dugu datorren urtean askoz gehiago etortzea.
Este año hemos comenzado en la ikastola con el programa Enjoy English, el cual consiste en aprender ingles con monitores nativos pero jugando y pasándolo bien. La irlandesa Sara Reidy, la galesa Isabel Gundy y la ex-alumna Sandra Gonzalez. Han comenzado con 14 alumnos y esperan ir incrementando en años sucesivos.

2009/06/29

OION, MUGA EDERREAN

Euskaltzaindiaren izenean, Arabako ordezkari bezala, zuen artean izatea eta zuekin hitz egiteko abagunea edukitzea ohore handia da niretzat.

Euskaltzaindia pozik dator gaur zuen festa alai honetan parte hartzera.

Araba Euskarazko ospakizuna aurten Oionen egiten da. Muga herria da Oion. Muga ederra.

Adibide sinboliko bat erabiliz, Oiongo oihaneko zuhaitz sendo bezala ikusten zaituztet zuek, hemen zareten San Bizente ikastolako eta ikastola guztietako kideok. Guraso, arduradun, irakasle, ikasle eta alde askotatik etorritako lagunok.

Dakizuen bezala, oihana mota askotako landareek osatzen dute. Eta horrez gain, oihanez oihan aldatuz doa haien osaketa. Ez da gauza bera Iratiko izei-pagadoia, Labrazako pinaduia (gaurko piñudia), zein Oionen litzatekeen Artederreta basoa; eta, hala ere, denak dira oihanak, basoak, tokian tokiko landarez osatuta.

Euskal oihanekin gertatzen dena, gure herriekin ere horrelako zerbait jazoten da. Herriz herri bagabiltza aldaerak nabaritzen dira haien artean, baina, hala izanda ere, euskal herrien artean badago hizkera lotura amankomun bat, itxuraz herri diferenteak direnak, izaeraz haiek batzen dituena. Euskal Herrian hizkera lotura hori euskara da. Euskara da gehien eta nabarien batzen gaituena, izena eman diguna eta izana azaltzen lagun duguna.

Oion hemen dago, Historiaren bilakaera luze baten ondoren, muga batean jarrita. Muga batean izatea, alde askotatik begiratuta eta batez ere kulturaren aldetik muga izate horri begiratzen badiogu, egoera hori aukera askoren gunea gerta liteke.

Gero eta gehiago, gaurko munduan, pertsona bakar bakoitza muga askoren artean mugitzen da; muga horietan aurkitzen diren balore ederrenak ongi eta egoki hautatzean pertsona horren bilakaera harmonikoa eta oparoa gerta daiteke.

Horretarako sortu ziren ikastolak. Gizon eta emakume euskaldunak sortzeko eta pertsona prestuak osatzeko. Horretan dihardu egunez egun Oiongo ikastola honek.

Kementsu ari zarete guztiok hemen, muga-herri eder honetan, gizon eta emakume osoak egiten laguntzeko adore handiz irakasten eta zuengan daukazuen hoberena ume eta nerabeei ematen.

Oiondarrak eta oiondartuak, muga herrian diharduzue. Muga ederrean. Araba, Nafarroa, Errioxa. Gune aproposa lan mamitsuak egiteko. Hitzaldi hau Euskaltzaindiaren lemak dioenarekin amaituko dut: Ekin eta Jarrai!

Oionen, 2009ko ekainaren 21ean
Manu Ruiz Urrestarazu
Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria



Saludo de Manu Ruiz Urrestarazu, representante de Euskaltzaindia de Álava, el día21 de junio en la fiesta del Araba Euskaraz de Oion. "En nombre de Euskaltzaindia os puedo decir que hemos venido muy contentos a la fiesta del Araba Euskaraz, a este pueblo que está en la muga con la Rioja y Navarra".

"Los bosques los forman muchos tipos de árboles, no es lo mismo la selva de Irati que el pinar de Labraza, con los pueblos ocurre lo mismo: somos de aspecto y hasta de carácter diferente, pero lo que nos une y nos da nombre es el euskara."

"Las ikastolas surgieron para hacer euskaldunas a las personas, y así trabajáis en San Bizente ikastola. En esta tierra fronteriza estáis dando lo mejor para educar a vuestros niños y niñas y adolescentes. Como dice el lema de Euskaltzaindia seguid trabajando (EKIN ETA JARRAI)".



Ttiki Ttaka Elkarteak eskutitza bidali digu

San Bizente Ikastolako lagun Agurgarriok!

Nahiz eta zuek ere Ttiki-Ttaka Elkartearen bazkide eta partaide izan, ezin da denbora gehiago pasatzen utzi Araba Euskaraz 2009ko omenduen artean gure elkartea, Ttiki-Ttaka Arabako Errioxako eta Bianako Euskaldunon Elkartea, izaterakoan jaso dugun poztasuna eta esker ona zuei adierazteko.

Ttiki-Ttaka Elkartea 1992an jaio zenean eta egun dituen helburuak zoritxarrez hor jarraitzen du:
“Euskararen normalizazioa, euskararen presentzia: kalean, tabernan, dendan, futbol partiduetan, mahastietan, aurrezki kutxetan... leku guztietan".

Zoritxarrez denbora aurrera doa eta hezkuntza da, ikastolei esker, esparru bakarra gure eskualdean %50a gure hizkuntza bereganatzen dutelarik. Gainontzeko eskolek ez dutelarik ikasleen hizkuntzaren euskara maila egokia bermatzen.

Bizi dugun egoera ez da kasualitate hutsa, bi arrazoi nagusi daudelarik:

1- Gure eskualdeko gizartea, biztanleak konformatu, egokitu, ohitu egin gara bizi dugun egoera linguistikora.
2- Gaur egun arte gugandik hurbilen dauden administrazioek, hau da, udalek eta kuadrillak euskara anekdotikoki eta folklorikoki erabiltzen dute, benetan lehentasunen barruan ez dagoelarik hizkuntzaren normalkuntzaren aldeko lana eta baliabideak mahai gainean jartzea.

Ondorioz Ttiki-Ttaka Elkartea kultur ekintzak egiteaz gain, ume, gazte eta helduentzat, beti helburu nagusiaren bila lanean jarraituko du: etorkizunean benetan gure eskualde hau euskalduna izatea, gure ume eta gazteek euskara edozein lekutan erabiltzeko aukera izan dezaten.

Bukatzeko bene-benetan eskerrik asko eta besarkada handi bat San Bizente Ikastola osatzen duzuen guztioi izan duzuen detaile horrengatik eta ea denon lanarekin ttiki-ttaka, urratsez urrats, lortzen dugun gure helburua. Bitartean osasuna opa dizuegu denoi euskararen alde, gure hizkuntzaren alde lanean jarraitzeko.

Ttiki-Ttaka,
Arabako Errioxa eta Vianako Euskaltzaleon Elkartea

2009/06/23

LH igerilekuetan ikasturteari agur esateko


Aurten urtero bezala kurtsoari amaiera emateko igerilekuetara joan gara LHko ikasle eta irakasleak.
Eguraldi bikaina izan dugu baina ura oraindik oso hotza zegoen.
Ordu eta erdi bat besterik ez dugu izan bertan egoteko baino biziki disfrutatu
ditugu bertan emandako minutuak. Gogotsu eta urduri geunden ikastolan, bertara joateko itxoiten ematen dugun denbora antzekoa izan delako.
Eñaut irakaslearen agurra ere izan dugu. Ikasleekin bainatu da eta hemen dugu berataz gogoratzeko irudi bat. Ondo izan Eñaut eta zaindu zaitez.
Guk ez zaitugu ahaztuko, eta zuk gu? Kar, kar, kar.


Ondo pasa oporretan!!!




Como todos los años y para despedir el curso hemos estado en las piscinas.
Nos ha hecho
muy buen tiempo y hemos disfrutado un montón.
Aquí tenemos una foto de Eñaut al que no olvidaremos.
¿Lo hará él...?



Pasadlo muy bien y disfrutad en vacaciones.

2009/06/22

ARABA EUSKARAZ komunikabideetan

Jadanik bukatu da aurtengo Araba Euskaraz, eta egia esan ohiartzun handia izan du euskal komunikabideetan. Horren adibide duzueETBn egindako bideoa, eta baita beste hainbat komunikabideetako artikuluak ere.

Ayer tuvo lugar por fin el Araba Euskaraz, y hoy los medios de comunicación han reflejado el ambiente que tuvimos ayer en Oion. Aquí tenemos el video que se emitió en ETB, así como los artículos de muchos periódicos.



Hona hemen hainbat komunikabidetan ateratako artikulu eta argazkiak:

BERRIA: Oionen barrena euskararen alde
GARA: Euskaltzaletasuna lau haizetara oihukatu dute milaka lagunek Oionen
EiTB: Araba euskaraz Oionen (argazkiak)

El Correo: Un baño de sol y euskera a 5 kilómetros de Logroño
El Correo: Araba Euskaraz 2009 en Oion (fotos)
Noticias de Alava: Miles de personas avivan las brasas...
Deia: Miles de personas avivan las brasas...

2009/06/19

Araba Euskarazeko kontzertuak

Hona hemen ekainaren 21ean Araba Euskaraz egunean izango diren musika kontzertuen zerrenda. Bakoitzaren gainean klikatzen baduzu beraiei buruzko informazio eta bideoak ikusi ahal izango dituzu.







1 Gunean (San Bizente Ikastola):

16:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots
18:00 San Prudentzio Egunsentia Abesbatza (Oion)

2 Gunean (Igerilekuak):

13:00 En Tol Sarmiento
14:00 Zaunka
15:30 Seiren
17:00 Amaiur

4 Gunean (Hauspoa):

10:30 La Tercera Llave
11:30 Oihu
12:30 Deabruak Teilatuetan
14:00 Noraezean
15:00 Hyperakusia
16:00 Ezinean
18:00 Kauta

Patioan ekainak 19an



Ikasturtearen azkenengo patio orduak topera disfrutatzen dira.
Gehienak oso alai agertzen dira. Are gehiago egun hauetan, laister Araba Euskaraz hementxe ospatuko baitugu.
Gora gu eta gutarrak!!!

Estamos disfrutando a tope las últimas horas de patio del curso. La mayoría nos mostramos muy content@s. Y más, teniendo en cuenta que aquí mismo y en breve vamos a celebrar el Araba Euskaraz.
Gora gu eta gutarrak!!!

Ikastola Gorriko sarrera apainduta

Ikasleek eta protokolo komisiokoek San Bizente Ikastolako Eraikin Gorriko sarrera apaindu dute igande honetarako.
Ikusi argazkiak, baina hona ere etor zaitezte zuzenenan disfrutatzera.





Alg
un@s alumn@s y la comisión de protocolo han adornado la entrada del Edificio Rojo de la Ikastola San Bizente para el domingo.
Ved las fotos, pero venid aquí, para disfrutarlo.

LH6. mailakoen agurra


LH6. mailako ikasleek agur esaten digute, kasu honetan, txirula jotzen. Agurrrrrrr

Los alumnos de 6º nos dicen adios, en este caso tocando la txirula. Adiosssss

2009/06/18

Araba Euskaraz zure mugikorrean

Aupa lagunak.

Dakizunez, datorren ekainaren 21ean Araba Euskaraz ospatuko dugu Oionen.
Hainbat ekitaldi egongo dira ibilbide guztian, eta aurten gainera, lehengo aldiz, informazio guzti hori mugikorrean izateko aukera dugu!!!. Egitaraua, ibilbidearen mapa eta beste zerbitzu asko kontsultatzeko aukera berri bat da eta zure laguntza behar dugu paper gutxiago kontsumitzeko, baina aldi berean informazio guztia izateko.

Edukia mugikorrera jaisteko aukera ezberdinak jarri dira:

1-Bluetooth bidez.Debalde.
SAN BIZENTE IKASTOLAN eta ARABA EUSKARAZ DENDAN.
Piztu gune hauetan, zure mugikorraren Bluetooth-a eta jarraian jasoko duzu.

2-SMS bat bidaliz: "ARABA" hitza "5533" zenbakira.
0.60 euro + BEZa eta konexio kostua.
"ARABA" hitza 5533ra bidaltzen baduzu, mezu bat jasoko duzu.
Mezu hau lotura bat da, eta bertan sartzen bazara, zure mugikorraren nabigatzailea erabiliz, zure telefonoarentzako gida aproposa jasoko duzu.

3-Internet mugikorra: http://mobi.baturamobile.com/araba
konexio kostua.
Zure mugikorraren nabigatzailean helbide hau sartuta, zure telefonoarentzako gida aproposa jasoko duzu.

4-Zabaldu: Mugikor batetik bestera pasa!!!
SMS arrunt baten kostua.
Gida zure mugikorrean zabaltzen baduzu "zabaldu" aukeraren bitartez, beste lagunen bateri ahal diozu bidali.

Informazio gehiago: www.arabaeuskaraz.net

EZ GASTATU HAINBESTE PAPERA!!!
MUGIKORREAN ERE JOLASTU ARABA EUSKARAZ-EKIN!!!

LH6 TXIRULA

Hemen "TITANIC" abestia entzuteko aukera daukazue. Oso abesti polita, ezta?

Aqui podéis escuchar la canción "TITANIC". Es bonita, eh?

LH6. maila. Ikastolako abestia jotzen.



Ikastolako abestia jo eta abestu genuen. Ikasle guztiek parte hartu zuten abesten eta txaloak egiten.

Tocamos y cantamos la canción de la ikastola. Todos los alumnos participaron cantando y dando palmas.

2009/06/17

Araba Euskarazen materiala bidaiaria da



Oraingoan, Araba Euskarazeko materiala Kroazian eta Bosnia-Herzegobinan oporretan izan da: ikastolako guraso izandako Angel Flores eta Tere Santamaría bikoteak helarazi dizkigute beren argazkiak.
Kamiseta berdearekin:
Dubrovniken (kroazian)
Kamiseta Txuriarekin: Mostarren (Bosnia Herzegobinan)


Esta vez hemos recibido fotos con el material de Araba Euskaraz de una pareja: Angel Flores y Tere Santamaría, que ha estado de vacaciones en Croacia y Bosnia (Padres de la ikastola).


Con la camiseta verde
: En Dubrovnik (Croacia)
.
Con la camiseta Blanca: En Mostar (Bosnia Hercegovina)

5.mailakoen musika kontzertua

5. mailakoen ekainak 5eko musika kontzertua.
Argi geratzen da seriotasunez hartuta asko ikasi daitekeela eta horrela demostratu eta disfrutatu dugu hemen.
Aurrera neska-mutilak eta segi aurrera!!


Aquí están los videos del conciert0 de música que l@s alumn@s de 5º nos dió el 5 de Junio. (Por problemas técnicos la calidad no es muy buena, quédense con el sonido).
Aquí queda demostrado que todo trabajo hecho con seriedad da sus frutos, se demuestra y se puede disfrutar.
¡¡¡Ánimo chic@s, seguid adelante!!!

2009/06/16

LH 6ko bideoa

LH 6ko ikasleek bideo hau prestatu dute Oion herria ezagutu dezazuen eta igande honetan Oionera etortzen anima zaitezten. Ea gustuko duzuen bideoa.


araba euskarazeko abestia

www.flickr.com
Éste es un módulo Flickr que muestra elementos de un set llamado 08/09 araba euskaraz diseiñuak. Crea tu propio módulo aquí.

harpidetu zaitez / suscribete

Sartu zure emaila:

Delivered by FeedBurner

Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

oion ikastola oyon logroño yecora biana viana lapuebla rioja rioja-alavesa moreda moreta lantziego ikastola lanciego calidad educacion tecnologia colegio ikastolas gnu linux hezkuntza txanela proiektua ikastola