2006/12/22

Edurra teilatuan


Edurra teilatuan
zakua lepuan
ibili beharko degu
aurtengo neguan.
La, la, la, la, la,la…



Beno, neguan sartu berri garen honetan opor usainean gabiltza. Gabonak ate joka ditugu eta guztiok gaude egun batzuetan deskonektatzeko gogoz. Goietan elurra ageri zaigu, aurten udazken lehorra eta epel xamarra izan dugu eta bat-bateko hotz hauek aztoratu gaituzte, baina sasoian sasoiko eguraldiak behar du eta hau ere disfrutatu behar da.
Berriakeko lehen atalean bidaia bat egitea proposatzen genizuen, bidaia hori zuek ikasleok edukiz eta asmo onez betetzeko bidaia bat egitea zen; ikasturtea bidaia bat legez hartzea. Lehen hiruhilekoa bukatu dugu, batzuk hobetoxeago besteak baino. Halere, denok merezi dugu deskantsua.
Datozen egun hauek hurrengo urterako desioak eta proposamenak egiteko aproposak izaten dira. Guk ikastolakook idatzi diogu Olentzerori eskutitza. Badakizue zer eskatu diogun? Bada, ikastolan eta inguruan EUSKARA gehiago entzutea, gure ikasleek EUSKARAZ hitz egitea… Argitxori eman diogu eskutitza harreman zuzen-zuzena omen dauka-eta. Ea gure ametsa betetzen duen!

14 comentarios:

Anónimo dijo...

ondo merezitako oporrak dira. disfrutatzera!!

ikasleren bat dijo...

oso ondo pasa dut oporretan baina orain ikastolara etorri behar naiz eta ez dut gogorik

ikasleren bat dijo...

oso ondo pasa dut oporretan

jokin

ikasleren bat dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ikasleren bat dijo...

ikastolara etortzeko gogo gutxi ditut

jokin

ikasleren bat dijo...

espero dut kontrol gutxi edukitzea

jokin

ikasleren bat dijo...

gabonak ondo pasa ditut

eder

ikasleren bat dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ikasleren bat dijo...

oporretan playstationera biciatu naiz


eder

Anónimo dijo...

oporrak oso motzak egin zaizkit, egun geiago jarri behar duzue





Unai

Anónimo dijo...

urte honetan gabonak oso azkar pasatu zaizkit



Endika

Anónimo dijo...

Gabonak oso ondo pasatu ditut




eli

Anónimo dijo...

oporrak, luzeagoak izan behar dira, oso azkar pasantzen direlako ondo pasatzen ari zarenean

---tximbi---

Anónimo dijo...

oporra onenak izan dira baina motzak egin dira

joseba