2007/10/22

SOIN HEZIKETAN ORDU MURRIZKETARIK EZ!!!

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenduak Oinarrizko Hezkuntza (6-16 urte artekoa) arautuko duen Euskal Curriculum Berrian, Soin Heziketa arloa ia %40 murriztuko da. Dekretu honekin Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek beraien gorputz eta motore gaitasunak garatzeko, ariketa fisikoa egiteko eta ohitura osasungarriak eskuratu eta garatzeko denbora erdia izango dute.
Gorputz eta motore garapena adin hauetan ez al da ezinbestekoa umearen garapen osoa lortzeko? Gure seme-alaben hezkuntza betiko arlo jakin batzuetara bakarrik mugatu nahi al dugu?
Egungo gizartearen norabidea ikusita, Soin Heziketak berebiziko garrantzia du, arlo hau ez baita gaitasun fisiko eta motoreak garatzera soilik mugatzen . Ariketa fisikoa eta kirola egiteko ohiturak eskuratzeko lehendabiziko aukera eta baliabidea da. Haurrak bere eta besteen gorputza ezagutu, onartu eta errespetatuko ditu eta aniztasuna onartu eta baloratuz, elkarbizitzarako baloreak (arauen errespetua, elkarlana, kooperazioa, hezkidetza...)... landuko ditu. Sedentarismoa, loditasuna, anorexia, bulimia, drogamenpekotasuna, ariketa fisikoaren uzte goiztiarra, genero biolentzia... bezalako gizarte arazoei aurre egiteko ere behar-beharrezkoa dela ahaztu gabe.
Honen ondorioz, Soin Heziketarekin zerikusia dugunok (irakasleak, ikasleak, gurasook, kirolariak, etab... ) irakasgai honen baztertzea salatu eta Eusko Jaularitzako Hezkuntza Sailari honako eskaera hau luzatu nahi diogu: SOIN HEZIKETAREN ARIKETA ETA GARAPEN ARAUTUA BERMA DITZALA NAZIOARTEKO JARRAIBIDEAK HAINTZAT HARTUZ ETA DEKRETUAREN ZIRRIBORROAK AGERTZEN DUEN PROPOSAMENA BAZTERTUZ!!!!
Gu bezala pentsatzen duzuen guztion elkartasuna lortzeko asmoz, EAEko Gorputz Hezkuntzako irakasleok, zuek informatzeko eta zuen sinadurak biltzeko kanpaina jarri dugu martxan. Ondorengo egunetan zuen seme-alabek sinadurak jasotzeko etxeetara eramango duten orria betetzea ere eskertuko genizueke.
Aldez aurretik eskerrak emanez agurtzen gara.
Maite Rementeria eta Endika Zinkunegi Gorputz hezkuntzako irakasleak eta SOHAT (Soin heziketaren aldeko taldea)taldeko kideak.

¡¡¡NO A LA REDUCCIÓN HORARIA EN EDUCACIÓN FÍSICA!!!

El Nuevo Currículo Vasco (6 – 16 años) que establecerá el Departamento de Educación del Gobierno Vasco, reduce casi en un 40% las sesiones de Educación Física. Con este Decreto, los alumno/as de Educación Primaria y Secundaria contarán con la mitad de tiempo para el desarrollo de sus capacidades físicas y motoras, así como para el desarrollo y adquisición de hábitos de vida saludables.
El desarrollo físico y motor, ¿no son acaso imprescindibles para el desarrollo global del niño/a? La educación de nuestros hijos/as, ¿se debe reducir exclusivamente a unas materias concretas?
En la dirección que sigue la sociedad actual, la Educación Física tiene un papel fundamental: este área no se reduce al desarrollo de las capacidades físicas y motoras. Proporciona al alumno/a la posibilidad de conocer y adquirir el hábito de practicar ejercicio físico y deportes, teniendo como premisa el conocimiento, aceptación y respeto de su propio cuerpo y el de los demás, así como la aceptación y valoración de la diversidad y de los valores necesarios para la convivencia (respeto de las normas, cooperación, coeducación...). Todo ello esencial en la lucha contra el sedentarismo, la obesidad, la anorexia, la bulimia, la drogodependencia, el abandono temprano de la práctica de ejercicio físico, la violencia de género ... presentes en nuestra sociedad actual.
Por eso, todos los que tenemos que ver con la asignatura de Educación Física (profesores, alumnos, padres, deportistas etc.) queremos denunciar el menosprecio hecho a esta asignatura y solicitar al Departamento de Educación del Gobierno Vasco lo siguiente: que garantice la práctica y desarrollo reglado de la Educación Física siguiendo las directrices internacionales y eliminando la propuesta que aparece en el borrador del nuevo Decreto.
Para conseguir la solidaridad de todos los que pensáis como nosotros, los profesores de Educación Física de la CAV hemos iniciado una campaña de información y de recogida de firmas que os llegará a casa en los próximos días y que os agradeceríamos firmaseis.
Agradeciendo vuestra colaboración de antemano, os saludan
Maite Rementeria y Endika Zinkunegi, profesores de Educación Física y miembros de SOHAT (Comisión en favor de la Educació Física).

20 comentarios:

Anónimo dijo...

oso gaizki iruditzen zait ze astean bi ordu bakarrik daukagu eta oso gutxi iruditzen zaigu eta orain gainera bakarrik bat izan behar badugu asko aspertuko gara.


Adrian Cabañas Ocio

Anónimo dijo...

Oso gaizki iruditzen zait ordu bat kentzea. Bi ordu daude, eta bat kentzea ez dago ondo.

aritz mariezkurrena

Anónimo dijo...

EZ., EZ, EZ, EZ SOINKETA MURRIZTERIK EZ, EZ, EZ EZ, SOINKETA MURRIZTERIK EZ.


PABLO.

Anónimo dijo...

Ezin digute soinketako ordurik kendu!!!!!!! astean bi ordu ditugu eta hori ondo dago.


Nerea Correa Yaniz
D.B.H.3

Anónimo dijo...

Soinketako orduak ez dute kendu behar, kirola egin behar da astero eta kentzen badute jendeari ez zaio gustatuko. Ordu batean es du denbora ematen teoria ikusteko eta ariketak egiteko.


Unai.

Anónimo dijo...

Ezin digute soinketa ordua kendu. Oso garrantsitsua da gure osasunerako eta gainera pixkat deskonektatzen dugu mate, gaztelania, natura etab...
Irakasgai hauek asko nekatu egiten digute eta soinketan deskantsatzen dugun ordu bakarrak dira. Gainera ez dugu denbora guztian jolasten pasatzen baizik eta lanak ere egiten ditugu eta teoria pixka bat ematen dugu. Beste batzuetan kontrolak eta guztiz egiten ditugu eta asko ikasten dugu. Ez kendu soinketa mexedez asko guztatzen zaigu.

Josune Álvarez Ruiz-Esquide

Anónimo dijo...

nire ustez ez zait ondo iruditzen soinketa ordu bat kentzea ze ordu bakar batekin ez dugu ezer egiten eta euskera edo matematika ordu gehiago ez ditugu behar dauzkagunekin balio du eta soinketan oso ondo pasatzeaz gain asko ikazten duzu bai artikulazioei buruz edo hezurrei buruz eta beste kirol bat egiten dugunok ere kirol horri buruz asko ikasten dugu.
dena hau eta beste mila arrazoiengatik ez dut nahi soinketa kentzea.


endika sarabia unanue D.B.H.3.

Anónimo dijo...

Zer? Heziketa fisikoko ordu bat kenduko digutela ? Ezinezkoa da, niri eta jende askori asko gustatzen zaigu heziketa fisikoa, eta oso ondo pasatzen dugu, bai, matematikak, literatura, teknologia... behar dira, baina hau oso garrantzitsua da guretzat. Zergatik? Gure gorputza nola zaindu eta erabili jakin behar dugulako eta ez bakarrik hori, kirolña ere oso ona da osasunerako eta hori ikastolan egitea abantaila bat da. Ez kendu mesededez, gustokoa dugu eta beharrezkoa da benetan, brua ere landu behar da, baina gorputza baita, hori da nire ondorioa.

IBAI LANDA

Anónimo dijo...

nire ustez gorputz hezkuntza astero bi ordu egitea ondo dago ordu bat gutxi da, gorputz hezkuntza ere inportantea da.

joseba lopez Garcia de Jalon

Anónimo dijo...

EZ EZ EZ SOINKETAN ORDU MURRIZTURIK EZ, EZ EZ EZ SOINKETAN ORDU MURRIZTERIK EZ. Gorputz hezkuntzan ezin dute ordu gehiago murriztu gutxi daudelako.

Pablo Eusebio Ruiz-Esquide.

Anónimo dijo...

Nire ustez Soin Hezkuntza ez da murriztu behar, gure heziketarako edozein ikasgai bezain garrantzitsua delako. Endikak eta Maitek esaten duten bezala, hainbat gauzetarako balio du; elkarlanerako, gorputza ezagutzeko, ohitura osasungarriak hartzeko eta osasuna zaintzeko... Beste era batean esanda, Soin Hezkuntzan ere ikasi eta bizitzarako baliagarri diren ohiturak hartzen dira eta hori da irakasleek eta gurasoek nahi dutena.

Edurne Azkarate Sobrino

Anónimo dijo...

MENS SANA IN CORPORE SANO

Anónimo dijo...

aupa Endika eta Maite oberenak dira gorputz ezkuntza

idoia dijo...

Ezin dute soinketa klasea kendu.
OSO DIBERTIAGARRIA DA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!




IDOIA

Anónimo dijo...

EZ DAGO MODURIK,IKASTOLA ELKARTEKO
AUEK BETI DAUDE SUDURRAK
IKUTZEKO ASMOEKIN



AIORA ETA UNAI

idoia dijo...

ZE NOLAKO BEHIAREN KAKA...







}¡{ Arantza}¡{

Anónimo dijo...

Ez zait ondo iruditzen soinketa kentza ba soinketa ere asignatura bat delako.




Uxue L.H.6.maila

Anónimo dijo...

guri ander eta idoia m-ri gaizki iruditzen zaigu orduak kentzea.gure iritzia da mutil eta neska guztiak behar dugula soinketa eta esaten dugu,oso garrantzitsua dela.

idoia m eta ander

Anónimo dijo...

Ez dugu nai orduak kendu


IÑAKI ETA JAVI

Anónimo dijo...

Pena handia izango litzateke ikasleen artean ezagutzeko, konpartitzeko eta ikasteko momentu eder horretatik, gorputz hezkuntzako saioa, denbora kenduko baligukete. Ezin gara lasai gelditu. Posible ditugun guztiak egin behar ditugu. Gure iritzia jakin behar dute.