2008/09/04

MARGOKETA LANAK IKASTOLAN

Ikastola apaintzen hasi dugu urtea.
Alde batetik Alfonso Faces gurasoa etorri zaigu ataria gorriz margotzera. Egun pare bat pasa ditu lanean eta ikastolaren sarrerak nabaritu du hobekuntza, bai horixe.
Bestetik Haur Hezkuntzako 5 urtekoen gelako txokoa apaindu dugu. Iazko ikasturtearen erdi aldera guraso batzuek txokoa bera eraiki zuten taulak, armairuak eta mahaiak erabiliz. Urte osoa pasa genuen margotu gabe baina orain ikasle gabe gaudela aprobetxatuz, lanean hasi eta euskal baserri baten itxura eman nahi izan diogu. Teresa, Alazne eta Mikel aritu gara bi egunez lanean. Oraindik erabat bukatu gabe badago ere, euskal baserri baten antza hartu du dagoeneko. Ziur gaude haurrek asko disfrutatuko dutela txoko barruan jolastean.
Hemos empezado el año decorando y pintando la ikastola.
Por una parte Alfonso Faces nos ha pintado la entrada de rojo vivo y la ikastola ha mejorado mucho. Por otro lado estamos pintando el txoko del aula de 5 años de Infantil. El txoko fue montado por una cuadrilla de padres/madres a mediados del curso anterior, y ahora que todavía estamos sin niñ@s hemos empezado a pintarlo dándole un aire de euskal baserri, aunque todavía no está totalmente acabado. Teresa, Alazne y Mikel hemos sido los pintores. Esperamos que l@s niñ@s disfruten mucho jugando en el txoko.

3 comentarios:

guraso bat dijo...

Arratxaldeon!! galderatxo bat: ze ordutan hasten dira Dbh-en?? 8: 15???? mila esker

david dijo...

kaixo,

DBHkoen ordutegia 8:15enetan hasten da.

ele, ondo izan

Jagoba dijo...

Eup!!
Zelan kurtso hasiera?¿?
Bueno, presa apur bat sartzeko idazten dot, noizko Araba Euskaraz-eko web-a?¿?
Internet bitartez arropa/materiala erosterik egongo ete da??!?!?

Portzierto, logoa oso polita iruditu jata!! Zorionak!
Ah! ta abestia?!?

Ale ba ondo ibili!!

www.atxa.org