2008/04/25

Xaxatu: Berriro irratian


Atzo, apirilaren 24ean, Xaxatu egitasmoaren barruan DBH1eko zortzi ikasle berriro joan ginen Arabar Errioxako Irratira. Bertan saio polita egin genuen; Maiatza eta Ekaineko Euskal jaietaz hitzegin genuen, Ken Zazpi musika taldeaz, ipuin polita ere irakurri genuen eta Endika irakasle ohi maiteari elkarrizketa egin genion. Irratsaioa espero baino azkarrago bukatu genuenez Guardiako parkera ere joan ginen.

Ayer, día 24 de abril, volvimos a Radio Rioja Alavesa e hicimos un bonito programa de radio. Leímos un cuento, hablamos de Ken Zazpi y de las fiestas del euskara y finalmente realizamos una entrevista a Endika, nuestro querido ex-profesor. Terminamos el programa antes de tiempo y aprovechamos para ir al parque de Laguardia.

2008/04/24

IKASarrauna

Ba bai, non eta Ebron ibili behar arraunean. Eguraldia ederra izan genuen baina ibaia harrotua zetorren eta gogor eutsi behar izan genien arraunei. Esperientzia ederra izan zen, eta orain, Aritz gure artean dagoela profitatuz, agian geure trainera propioa atera genezake. Animatzen al zarete?



Pues como podéis ver estuvimos remando en el Ebro dentro de la campaña Ikasarrauna. Fue una bonita experiencia pero el río bajaba algo crecido y hubo que esforzarse. Ahora que Aritz está con nosotr@s tal vez podríamos sacar nuestra propia trainera, ¿os animáis?

2008/04/21

XANTI XAGUAREN LEHIAKETA AMAITZEAR DAGO

Gutxi falta da lehiaketa bukatzeko, galdera hau eta beste bat. Sailkapena estu estu dago gainera. Oraingoan 1983ko uholdeak ekarri nahi izan ditugu gurera.


Lehiaketan parte hartzeko klika ezazu
hemen.

Behin behineko sailkapena:
1. Ekhiñe (DBH1) 26p
2. Aitor (DBH2) 25p
3. Eder (DBH1) 14p

Egonaldiak eta udalekuak



Ikastolen Federazioak gazteentzat antolatu dituen Gazte egonaldiak eta KaleArte euskal udalekuen matrikulazioa oraindik zabalik dago. Espejoko udalekuan ikus-entzunezkoak lantzeko aukera izango dute ikasleek. KaleArten, bestalde, sormena landuko da antzerki mundura hurbilduz. Informazio hau gazteen (12-18) artean zabaltzea eskertuko genizueke. Ikastolaren batek proiektuen aurkezpena ikastola bertan egitea nahiko balu, jarri gurekin harremanetan (944354340).

Aurtengo udan gazteok aukera berriak ezagutuko ditugu!

Gazte egonaldiak 08: Gazte Egonaldiak 08 Euskal Herriko gazteon bilgune izango da, Espejon.
Uda beste era batera gozatu nahi duzu? Kortoak edo bideoklipak egiten, Gasteizko Halabedi Irratian benetako irratsaioak egiten, gustuko musikariak elkarrizketatzen, gustuko kirolariak estudioan bertan ikusi eta entzun, blogak sortu eta eraldatu... Guzti horretan arituko gara.
Uda honetan ENTZUN GAITZATELA!! Iaz egindakoa ikusteko, bisitatu gure bloga: www.gazte-egonaldiak.net.


Astebeteko lau txanda: eka29-uzt6 / uzt6-uzt13/ uzt13-uzt20 /uzt 20-uzt27.

Kal[e]Art[e]-ri esker “dzanga” gaitezen, gure kultura oinarri, sormena eta antzerki mundura!
Lekeitio herrian antolatzen den Nazioarteko Kale antzerkia aitzakia… aprobetxa ditzagun herriarekin eta lekeitxarrekin batera errealitatetik deskonektarazi eta hain irekia den mundu hauetara hurbildu araziko gaituzten pertsonaiak ezagutzera. Guztion artean oso zeurea izango den esperientzia ahaztezina biziko dugu.
Guazemank! Zure zain gaude!

Astebeteko bi txanda: eka29-uzt6 / uzt6-uzt13.

ZATOZ GUREKIN!


LH 2B: naturaren sekretuekin ikastola apaintzen

Ikastolako ataria apaintzea genuen helburu naturaren sekretuak ikasten genituen bitartean. Talde txikitan jarri, materiala banatu eta sortzeari ekin genion. Hemen duzue emaitza, nahi izan ezkero etor zaitezkete ikastolara ikustera eta ikastera gurekin.

Anima zaitezte!!!

Nos propusimos adornar la ikastola a la vez que aprendíamos los secretos de la naturaleza. Repartid@s en pequeños grupos, distribuimos el material y nos pusimos a crear. Aquí tenéis el resultado; si queréis podeis venir a verlo a la ikastola y también aprenderéis.

¡¡¡Animaos!!!

video

2008/04/18

5. mailakoak munduan zer gertatu den aztertzen

Gu 5. mailako ikasleak gara. Berri bat jaso dugu interneta erabiliz eta ondoren open office erabiliz aurkezpen hau idatzi dugu eta orain zuekin partekatu nahi dugu. Oso polita gelditu zaigu edo hori uste dugu behintzat. Aurkezpena ikusteko klikatu HEMEN


Somos alumn@s de LH 5 y navegando en internet hemos encontrado esta noticia. Luego, usando el open office, hemos preparado esta presentación y queríamos compartirla con vosotr@s. Nos ha quedado muy bonita, ¿no os parece? Para ver la presentación: AQUÍ

2008/04/17

HH.5 HERRIAK ETA HIRIAK EZAGUTZEN

Egun hauetan gure herriari buruz hitz egiten, ikertzen, idazten... ibili gara; honetaz gain, gure herriko kaleetan zehar lasai ibili ahal izateko zer arau eta zer seinale kontutan izan behar ditugun ere ikasi dugu. Eta jakina, honen inguruan beti bezala, olerkiak, esaera zaharrak, abestiak... landu ditugu.

Honetarako guztiarako, etxeetatik ekarritako informazioa oso erabilgarria izan da; beraz, eskerrik asko guztiagatik.


Durante estos días hemos estado investigando y escribiendo acerca de nuestro pueblo/ciudad, también estamos aprendiendo las señales de tráfico y las normas que nos sirven para andar con tranquilidad por la calle.

Para poder conocer a fondo nuestro pueblo/ciudad, sus elementos más interesantes y la gente que habita en ellos ha sido indispensable la información que nos han facilitado las familias, eskerrik asko guztiagatik.

video

L.H.2B ipuinak kontatzen HHn

Hemen gaude berriro zuekin L.H.2B mailakoak. Idazketa eta ahozkotasuna lantzeko, guk asmatutako ipuinak kontatu genizkien Haur Hezkuntzakoei. Ez da egiten dugun lehenego aldia. Lehenengo hiruhilekoan etorri ginen kontatzera baino binaka egindakoak ziren.

Oraingo honetan, Txaroren bulegora ere sartu ginen, eta berari zein bere languntzaileari, Nagoreri, kontatu genizkien ipuinak.

Zein ondo pasatzen dugun ikasten dugun bitartean!!!


Aquí estamos de nuevo l@s de 2ºB. En el primer trimestre pasamos por las clases de infantil contando los cuentos que habíamos hecho por parejas. Y ahora lo hemos hecho pero con cuentos que hemos hecho individualmente. También nos metimos en el despacho de Txaro, y les contamos 2 o 3 cuentos a ella y su ayudante, Nagore.

¡¡Qué bien lo pasamos a la vez que aprendemos!!

video

LH 2A: irrasaioa


LH 2koak 1. mailakoei zuzeneko irrasaioa eskeini zieten. Oso ondo egin zuten, txikiak erne-erne egon zirelarik.

L@s alumn@s de LH 2 deleitaron en directo a sus compañer@s de primero con un estupendo programa de radio. Parece que les gustó mucho porque l@s txikis estuvieron muy atent@s y ni se movieron.

LH 5: MAGAZINES

L.H.5. mailako neska eta mutilek ingeleseko proiektua bukatu dute. Lan gogorra egin ondoren beraien aldizkariak kalean daude jada eta etxera eramateko aukera ere izan dute. Hurrengo proiektua dagoeneko martxan dago eta goxoa izango da, izan ere CHOCOLATE izenburua baitu.




Los alumn@s de 5º de primaria han terminado el proyecto de inglés que tiene como tema principal los animales. Con todo lo que han aprendido acerca de los animales han preparado unas revistas que han llevado a casa para que sus familias disfruten de su trabajo. El nuevo proyecto ya está en marcha y se les hace la boca agua; con este título es normal, "CHOCOLATE”.

5th level boys and girls have finished the last project focus on animals. Their magazines are very interesting and they took them home to show their families. They have started the next project and it could be delicious "CHOCOLATE”.

2008/04/15

Araba Euskaraz 09: And the Oscar goes to...


Jada badugu Araba Euskaraz 09ko logotipoa eta lema aukeraturik. Dakizuenez txapelketa bat antolatu genuen eta partaidetza bai kantitatean bai kalitatean itzela izan da. Irabazlea Mikel Fdz. de Arroiabe dugu, gure irakasle maitea, "hauspoari eraginez" leloarekin. Erabakia hartzea oso zaila izan da, ikusi besterik ez dago nolako logo eta lemak aurkeztu diren. Bereziki aipatu nahi ditugu finalista gelditu direnak: Rakel Simón eta Aintzane Gaston.




Ya tenemos el logotipo para el Araba Euskaraz 09. Como sabréis organizamos un concurso y hay que reconocer que la respuesta ha sido muy buena tanto por la cantida, así como por la calidad de los trabajos. El ganador ha sido Mikel Fdz de Arroiabe, nuestro querido profesor, con el lema: "hauspoari erabinez". Ha sido muy dificil decidirse y quisieramos destacar los trabajos que quedaron finalistas: Rakel Simón y Aintzane Gaston.

2008/04/14

DBH 4: London bideo

Oraingo honetan Sandra eta Matxalen dira beraien bideoa erakutsi digutenak, hemen daukazue Londonen gertatutakoaren laburpen txiki bat erritmo bizi batez astea ondo hasteko.

Esta vez son Sandra y Matxalen las que nos enseñan su video de lo sucedido en el viaje a Londres. Qué mejor que un poco de ritmo para empezar bien la semana...

2008/04/11

Gure mazedonia goxo-goxoa zegoen!! UMM!!

Azken egun hauetan H.H.ko 3 urtekook, janariaren gaia lantzen ibili gara . Zer egin dugun? Bada... Mikel izena zuen mutiko baten ipuina entzun, abesti eta olerki politak ikasi, janari desberdinak ikusi (frutak, haragia, arrainak, barazkiak) eta beste gauza asko.

Gai interesgarri honi bukaera emateko, aurretik gelan landutako mazedoniaren errezeta, praktikara eraman genuen, MAZEDONIA GOXOA prestatuz.





Estos últimos días los alumnos de 3 años hemos estado trabajando los alimentos. ¿Qué hemos hecho?.Hemos escuchado el cuento de un niño que se llamaba Mikel, hemos aprendido canciones y poesias, también hemos aprendido el nombre de diferentes alimentos: frutas, verduras, carne, pescado... Para finalizar el tema, llevamos a la práctica la receta que trabajamos en clase. Preparamos una MACEDONIA.

UMM!! Estaba deliciosa!!

2008/04/10

gela bat, egutegi bat

Datorren kurtsoan IKT plan berezia izango dugu eta berrikuntza asko ere bai. Hauen artean geletako egutegia egongo da; hau da, interneten izango dituzue ikastola guztiko gelen egutegiak non etxeko lanak eta azterketak isladatuta izango diren. Modu honetan ikasleek zein gurasoek eguneroko betebeharrak jarraitu ahal izango dituzue. Aurten, froga moduan, DBH 2koa jarri dugu martxan; eta Aitor de la Villa da proiektu honen arduraduna. Zer iruditzen zaizue???

dbh 2ko egutegia

El próximo curso tendremos un plan de nuevas tecnologías especial y ambicioso, así que podréis disfrutar de un montón de novedades. Entre ellas una será la implementación de los calendarios de aula, con los cuales tanto padres/madres como alumn@s podréis consultar día a día las tareas y los exámenes de la ikastola. Este año, y a modo de prueba piloto, hemos echado a andar el calendario de DBH 2, que gracias a la ayuda de Aitor de la Villa podréis consultar en este botón. ¿Qué os parece la idea?

DBH 1 biomen lana: sabana

Hona hemen DBH 1eko ikasleek Gizarten egindako bigarren lana. Kasu honetan Julen Martin eta Nekane izan dira egileak eta jorratu duten gaia Sabana da.
gustatzen al zaizue????

Aquí teneis la segunda entrega de los trabajos que sobre los biomas han realizado l@s alumn@s de DBH1, esta vez son Julen Martin y Nekane l@s que nos presentan su video sobre la sabana. A ver si os gusta....

DBH3: Erregai fosilen arriskuen berri INTERNETEN

DBH3n erregai fosilen konbustioak sortzen dituen arriskuak aztertzen ari gara, aldaketa klimatikoa nagusiki. Interneten gai hau lantzeko dauden erak aztertu ditugu, alde batetik petrolio konpainien web orriak (Repsol-Ypf, Cepsa, Petronor, BP, Shell), energia konpainien wegnueak (Iberdrola, Endesa, Gas natural) eta azkenik ekologiaren inguruko hainbat talde (Greenpeace, Ekologistak martxan eta Berdeak). Ingurugiroaren lanketaz gain euskararen presentzia ere aztertu dugu. Hona hemen ikasleen komentarioak:

Atzo DBH3ko ikasleok interneten Petroliferen, ekologisten eta energia konpainien web guneetan ibili ginen erregai fosilen erabileraren arriskuak aztertzen ari baikara Natruran. Euskararen erabilera eta klimaren aldaketari buruzko informazioa bilatu genuen, batez ere petroliferen webgunetan, beraiek baitira gehien kutsatzen dutenak. Baina petroleo konpainien webguneetan ez genuen aurkitu espero genuen bezain beste informazio; ez genuen aldaketa klimatikoari buruzko informaziorik aurkitu, ingurugiroarena orokorrean baizik.
Euskararen presentzia orrialde hauetan oso eskasa da, batez ere lotsagarria da euskal enpresa eta taldeen jarrera: petronor, iberdrola, berdeak... Hala ere aurkitu genuen euskara erabiltzen zuten enpresak (Repsol-Ypf) eta taldeak (Ekologistak martxan)

Endika, Ibai, Aritz eta Adrian

Atzo, apirilak 9, hainbat petrolio eta energia konpainien webguneak aztertzen egon ginen. Bi gauzataz konturatu ginen: euskararen erabilera minorizatuaz eta aldaketa klimatikoan interes falta konpainiarengandik jendea arazo honetaz informatzeko.
Hainbat webgunetan euskararen presentzia falta, aipatzekoak dira Euskal Herriko hainbat enpresa eta organizaziok bakarrik gaztelaniaz eta ingelesez argitaratzea.
Repsolek eta Ekologistak martxan-ek dauzkate webguneak euskaraz.

Klaudia eta Edurne

Atzo, DBH3 mailakoak Naturako klasean informatika gelara jeisti ginen. Bertan petrolera batzuk bilatu genituen interneten eta haien orriak ikusi eta gero konturatu ginen euskaraz informazioa bilatzeko aukera ez zela agertzen eta klimaren aldaketa eta ingurumenaren informazio gutxi zegoela.

Nerea eta Josune

DBH3koak petroleren webguneak aztertzen egon ginen eta Repsol-Ypf da bakarra webgunea euskaraz daukana. Petrolera gehienak aldaketa klimatikoari buruz arduratzen dira Repsol-Ypf ezik, bakarrik ingurugiroaren informazioa agertzen zen. Petronor Euskal Herrikoa da eta ez dauka euskaraz ikusteko aukerarik.

Pablo, Unai eta Joseba

En 3º de DBH estamos estudiando el cambio climático. Para ello hemos consultado las páginas web de varias compañías petrolíferas (Repsol-Ypf, Cepsa, Petronor, BP, shell), empresas energéticas (Iberdrola, Endesa, Gas Natural) y grupos reacionados con la ecología (Greenpeace, Ekologistak martxan, Berdeak).
Nos hemos dado cuenta de que las empresas petrolíferas, siendo las más contaminantes, ofrecen muy poca información sobre el cambio climático, excepto BP. También hemos analizado la presencia del euskara y la situación es bastante preocupante. Es particularmente sangrante que empresas y grupos radicados en Euskal Herria no tengan ninguna información en euskara (petronor, iberdrola, berdeak). En este sentido felicitamos a Repol-Ypf y a Ekologistak martxan, por ser los que más información ofrecen en euskara.

2008/04/09

Be Ubuntu my friend

Dakizuenez ikastolan software askearen aldeko apostua egiten ari gara.
Zuek ere prozesu honetan parte hartu dezakezue eta zuen etxeetan Ubuntu instalatu dezakezue, ez da zaila eta bideo honetan jarraitu dezakezue prozesu guztia....


Zinea euskaraz Biasterin


Hau aukera hau, zinema euskaraz, muxutruk eta hementxe bertan, Biasterin hain zuzen ere. Urtero lez, hona datozkigu Ttikittakakoak beraien Film Laburren emanaldiarekin.
Hemen ikusi dezakezue egitaraua, benetan itxura ona dauka ezta? Anima zaitezte eta gogoratu:
Eguna: apirilaren 17a
Ordua: 20:30
Tokia: Biasteriko Zinea
Antolatzailea: ttiki-ttaka
Prezioa: 0 euro

Esta sí que es una buena oportunidad, cine en euskera, gratis y aquí al lado. Como todos los años desde Ttiki-ttaka han organizado un recital de cortos en euskera; aquí podéis ver el programa que como comprobaréis tiene muy buena pinta, no?
Animáos y recordad:
Día: 17 de abril
Hora: 20:30
Lugar: cine de Laguardia
Organiza: Ttiki-ttaka
Precio: 0 euros

2008/04/08

IRRIKA: Gazteentzako web orri berri bat


Hemen duzue gazteentzako web orri berri bat, hiruhileroko aldizkari batek laguntzen duena. Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Elhuyar Fundazioak sorturikoa da eta bertan hainbat gai lantzen dituzte, hala nola Ken Zazpiko abeslariari elkarrizketa, surfa, urpekaritza, burmuinaren inguruko artikulu interesgarria, sexologia... Ia osorik euskaraz da baina badaude ingelesez eta gazteleraz artikulu pare bat ere.
Saltsea ezazu pixka bat hemen klik eginez.

Ha aparecido una nueva publicación para los jóvenes, tanto en papel como en formato digital. Se llama IRRIKA: Trata temas que interesan a nuestr@s alumn@s, tales como la música, la sexología, deportes acuáticos, ciencia aplicada a la vida real... El Govierno Vasco, las Diputaciones forales y la Fundación Elhuyar son los que gestionan este espacio, y aunque la mayoría de los artículos están en euskara, hay unos cuantos en inglés y en castellano.
Es cuestión de salsear un poco en su página web.

Londoneko gorabeherak: Javi eta Iraultza

Dakizuenez DBH 3 eta 4ko ikasleak Londresera joan ziren eta bideo batzuk prestatu dituzte. Hona hemen Javi eta Iraultzak egin dutena. Ea zer iruditzen zaizuen...
L@s alumn@s de DBH 3 y 4 estuvieron por Londres y ahora nos cuentan sus aventuras en una serie de videos. Aquí tenéis el primero de ellos realizado por Javi e Iraultza. A ver si os gusta...


2008/04/07

Xanti xaguaren 10. galdera


Dagoeneko iritsi gara Xanti xaguak antolaturiko lehiaketaren hamargarren galderara. Jadanik gutxi gelditzen da, hau eta beste bi galdera baino ez. Ikastolinpiaden egunean izango da sari banaketa.
Oraingo honetan Himalaiako mendi altuen inguruko galdera izango duzue.
Lehiaketan parte hartzeko klika ezazu
hemen.

Behin behineko sailkapena:
1. Ekhiñe (DBH1) 24p
2. Aitor (DBH2) 23p
3. Eder (DBH1) 14p

DBH 1: biomen lanketa; basamortua

DBH 1eko ikasleak jo ta ke ibili dira biomak lantzen. Myriam-en laguntzarekin maketak egin eta gero bideo eder hauek sortu dituzte. Ah ze nolako lana: gizate, natura, plastika, informatika, ahozkotasuna... dena batera landua. Zorionak guztioi eta animo. Hona hemen lehendabiziko bideoa, basamortuari buruzkoa, ea zer iruditzen zaizuen...



L@s alumn@s de DBH 1, con la ayuda de Myriam han estado tratando el tema de los biomas. Después de hacer unas maquetas sobre cada región, se han animado a crear un video con cada bioma... Menudo trabajo, han conseguido aunar ciencias sociales, naturales, informática, dicción... Felicidades a tod@s y ánimo. Os presentamos el primero de los videos que versa sobre el desierto. A ver si os gusta.

Euskal Herrien arteko V Joko Jaialdiak

2008/04/04

zorionak zuei... Ortzi eta Eugenio

Bada bai, gaur dugu Ortzi eta Eugenioren urtebetetze eguna eta gosari ederra ekarri diete beren ikasleei.
Zorionak bioi eta eutsi goiari.Pues sí, hoy celebramos los cumpleaños de Ortzi y Eugenio que se han portado trayendo un desayuno para sus alum@s. Felicidades a los dos y ánimo.

HH eta LH-n egindako gauzak

Ikastola apaintzea gustukoa dugu eta gure gelak apaintzeaz gain, pasiloak eta ataria ere apaindu ohi ditugu. Argazkiak Aste Santuko oporrak baino lehen egindakoak dira baino pentsatu dugu pena merezi zuela ikusteak.

Zer deritzozue?




Nos gusta adornar la ikastola y a parte de decorar nuestras clases también nos gusta adornar los pasillos y la entrada. Las fotos fueron hechas antes de las vacaciones de Semana Santa pero hemos pensado que merece la pena verlas.

¿Qué os parecen?

2008/04/03

argitxoren oparia


Kaixo lagunak!!!
Argitxo naiz. Patioan jostailu gutxi zenituztela konturatu nintzen eta nire laguntzaileei gauzatxo batzuk erosteko agindua eman nien. Hori bai, hauek erabiltzeko txintxoak izango zaretela eta zuen artean euskaraz hitz egingo duzuela ziurtatu behar dut.
Gustukoak dituzue? Ondo zaintzen badituzue luzarorako izango dituzue.
Hurrengora arte, zuen laguna:
Argitxo



¡¡Hola amigos!!
Soy Argitxo. Me dí cuenta de que tenéis pocos juguetes para jugar en el patio y por eso les dije a mis ayudantes que os los compraran. Eso sí, se tiene que asegurar que os portáis bien y habláis en euskera entre vosotr@s.
¿Os gustan? Cuidadlos bien y os duraran mucho.
Hasta la próxima, vuestro amigo:
Argitxo

DBH: bihar patinatzera...


Xaxatu egitasmoaren barruan, DBHko ikasleek beraien ekintzak prestatu zituzten eta ondorioz bihar patinatzera joango gara...
Ziur mementu barregarri ugari izango ditugula, ezta?

Y dentro del proyecto Xaxatu para impulsar el uso del euskara, mañana l@s de DBH nos vamos a patinar... Seguro que habrá momentos memorables.

2008/04/01

ikasleen txokoa: endika calleja


Ni Endika Calleja naiz eta nire web gunean, pelota deituriko orrialde bat egin dut.
Hor pilotarien biografia jarri dut: nongoak diren, noiz jaio diren, adina, pisua, altuera eta zein posizioan jolasten duten. hemen

Me llamo Endika y en mi pagina web he hecho un apartado sobre pelota donde te viene la biografia de los pelotaris (aspe-asegarce): de donde son, en que dia nacieron, su peso, los años, su altura y su posicion de jugador. Aquí