2009/03/31

HH. 3 MAZEDONIA EGITEN:

HH. 3 urtekoak elikagaien gaia lantzen ari zirela mazedonia gozo bat egitea erabaki zuten. Oso sukaldari trebeak izan zirenez zoragarri atera zen!

Los niñ@s de 3 años para seguir trabajando el tema de los alimentos hicieron una macedonia, ¡Quedó deliciosa!
Gehiago ikusteko hemen:




2009/03/30

GOGORATU KORRIKA BADATORRELA!

Martxoaren 31ren bezperan bagaude eta jadanik Korrika Arabar Errioxara bidean da. Gogoratu gure bi kilometroak 1265 eta 1266 direla, Bilar eta Guardia arteko bidean hain zuzen ere. 10:30ak aldera izango da gure txanda. Animatu eta parte hartu!
Estamos en víspera del 31 de marzo y la Korrika ya se acerca a la Rioja Alavesa. Rcordad que los dos kilometros que tenemos cogidos son el 1265 y el 1266, que están en el camino que une Elvillar con Laguardia. El testigo lo recogeremos hacia las 10:30. Animáos y tomad parte!

Elikadura osasuntsua

Elikadura ikasten ari ginela, proiektuetako bat hamaiketako osasuntsu bat prestatzea genuen. Lau talde egin genituen pintxo eta edari ezberdinak prestatzeko. Bakoitzak etxetik ekarri beharrekoa erabakieta guztiak prestatzeko kopuruak adostu genituen.
Ostiralean urduritasuna zen nagusi 5.mailan, berezia den zerbait dugun bakoitzean bezalaxe.
Patataren esperimentuko ondorioekin bukatu, korrikarako lekukoak egin eta martxan jarri ginen Argiñanorenak egiten.
Primeran pasa genuen sukaldatzen eta baita jaten ere. 6.mailakoekin batera bapo gelditu ondoren, soberakinak beste gelako batzuei eman eta batzuk etxerako ere gelditu ziren.
Imagina dezakezue nola jarri genuen gela... Bai prestaketan zein dastaketan eta hori guztia garbitzen denbora dexente eman behar izan genuen. Datu bezala esango dugu 6 zakar poltsa atera genituela.
Bideoak ere grabatu genituen baino hoiek aurrerago erakutsiko dizkizuegu.



El viernes l@s alumn@s de 5º ejercimos de Argiñanos al llevar a cabo uno de los proyectos del 4º tema.
Despúes de terminar un experimento pendiente, seguimos haciendo testigos para la korrika y para finalizar nos pusimos manos a la obra.
Preparamos un sano almuerzo para l@s alumn@s de 6º y como nos sobró mucho, invitamos a otr@s alumn@s y aún llevamos algo a casa. En el almuerzo había pinchos y bebidas diferentes. Todo ello elaborado en distintos grupos.

Lo pasamos muy bien a lo largo de todo el proceso.
Os podéis imaginar cómo quedó nuestra clase, solo mencionar que salieron 6 bolsas de basura.
También grabamos algunos bideos que os los ofreceremos más adelante.

2009/03/27

Amebaren dantza

DBH 3n zelularen gaia aztertzen ari gara eta ameba eredu hartuta, zelularen aspektu batzuk landu ditugu: mugimendua, elikadura eta ugalketa. Horretarako DBH 4ko ikasleak prest egon dira guri antzerkitxo bat egiten laguntzeko. Ea gustoko duzuen.

En 3º de secundaria estamos estudiando a la célula, y tomando como modelo a la ameba, hemos hecho una pequeña representación de cómo se mueve, cómo se alimenta y cómo se reproduce la célula, para lo cual nos han echado una mano l@s alumn@s de DBH 4.

2009/03/26

ARGITXO SENDATU BEHAR DUGU

Korrika dela eta, hinbat ekintza antolatu ditugu ikastolan. Aste honetan erregistro bat egiten ari gara. Ekintza honen helburua da euskara hitz egitera bultzatzea. L.H. 6 koek kontatu diete txikiei istoria bat eta ondoren azaldu diete Argitxo sendatzeko euskaraz hitz egin behar dugula, bestela gaixoa ez zela sendatuko.Gurasoek etxetik ere animatu behar dituzue umeak euskaraz hitz egitera bestela Argitxo ez da sendatuko eta triste egongo gara.

Con motivo de que llega la korrika se han organizado una serie de actividades.Una de ellas que se estás llevando a cabo esta semana es hacer un registro, con el cual se pretende motivar a los chavales a que hablen más euskara.Los de 6º de primaria les han contado a los más pequeños una pequeña historia y después les han explicado que Argitxo está malito y que para que se cure tienen que hablar en euskera. Los padres también teneis que animar a los chavales a hablar en euskera para que Argitxo se cure.

2009/03/25

Maiteren Blogetik

Kaixo, Hemen daukazue Maiteren blogetik hartutako sarreratxo bat:

Aupa aspaldiko! Hemen natzaizue berriz ere, udaberriarekin batera, azkenaldi honetan egin ditugun hainbat gauza erakustera. Bigarren ebaluazioa amaitu da eta mendiarekin lotuta eta izan dugun negu gogorrarekin batera, ekintza zoragarri asko egin ditugu. Hemen doazkizue, beraien argazki eta guzti:
Otsailaren 3an, 50 ikasle inguru joan ginen Valdezcay-ko estazioara, L.H5, L.H6,DBH1, DBH2,DBH3 eta DBH4 ak eta 6 irakasle. Oso egun polita izan genuen eta ikasleek oso ondo pasa zuten, batzuk eskiatzen eta beste batzuk snow-ean. 2 orduko ikastaroa ere izan zuten eta egia esan batzuk lehenengo aldia izateko primeran egin zuten.


Aurten ekintza berri bezala, eta mendiarekin lotuta aurrera pauso bat eman dugu Gorputz Hezkuntzako programaketan, datorren urteari begira xiba proiektuarekin bat egiteko. Froga bezala Oiongo Arkaitz mendi taldeak daukan rokodromora joan ginen L.H5eko ikasleekin. Esperientzia polita izan zen eta ikasleak zoriontsu ibili ziren denbora asko ez izan arren. Ea datorren urteari begira mendi talde honekin harremanetan jartzen garen. Mila esker taldeari.

2009/03/24

Korrika badator!

Martxoaren 26an hasiko da Korrika Tuteran eta apirilaren 5ean bukatu Gasteizen. Arabar Errioxatik martxoaren 31ean pasatuko da eta hau antolatzeko azken bilera asteazken honetan izango dugu, 6etan Lapueblako Assa ikastolan. Zatozte, denon laguntza eskertzekoa izango da eta.
Bestalde San Bizente Ikastolak bi kilometro hartu ditu Maiatzaren 31rako. Guardiako gasolindegian jasoko dugu lekukoa eta Lapueblarantz ekingo diogu Oiongo Gazteak-ek lekukoa hartu arte.
La Korrika ya está a punto. Comenzará el día 26 en Tutera, pasará el próximo martes por la Rioja Alavesa y terminará en Gasteiz el día 5 de abril. Para organizar su paso por nuestra comarca se ha convocado mañana miércoles una última reunión en la ikastola Assa de Lapuebla a las seis de la tarde.
Por otro lado la Ikastola San Bizente ha adquirido dos kilómetros que van desde la gasolinera de Guardia hacia Lapuebla, punto en el que Oiongo Gazteak tomará el relevo.

2009/03/17

DBH 4: Stopmotion

Hemen duzue Edurne eta Klaudiak egindako lana; stopmotion teknika jarraituz, argazkien bidez pelikula txiki bat osatu dute. Ea gustoko duzuen.
Aquí podeis ver el proyecto de Edurne y Klaudia; siguiendo la técnica de stopmotion han realizado una pelicula por medio de fotografías. Aa ver si os gusta.

LH5ekoek euskara indartzen


Aupa!!
Duela aste batzuk LH5.mailakook euskara indartzeko kartel batzuk atera genituen eraikin gorriko pasilo batzuetara. Hauetan, euskaraz gaizki erabiltzen ditugun hainbat esaldi agertzen ziren eta ondoan edota behekaldean, zuzen esateko modua.
Honekin, gure asmoa da guk ikasten dugun bitartean gainontzeko ikasleei ondo ikasteko aukera luzatzea.
Zer iruditzen zaizue?
Hasieran paper edota folio arruntetan egin genuen. Arrakasta gutxi izan zutenez errepikatu egin ditugu kolore alaiekin eta marrazki esanguratsuekin.
Orain bai, seguru konturatu zaretela...
Ezagutzen zenituzten esaldi hauek?

¡Hola!
L@s alumn@s de 5º de primaria hace unas semanas y con el objetivo de potenciar nuestro euskara, sacamos carteles a algunos pasillos del edificio rojo. En estos aparecían frases en euskera que usamos mal y al lado o abajo, como decirlas correctamente. De tal manera que podemos aprender nosotr@s y otr@s alumn@s.
¿Qué os parece?
Cambiamos el diseño dado que al principio nadie parecía darse cuenta del mensaje.
¿Conociaís estas frases?

DBH 2 argazkitan

2. DBH testua: Pasa den asteko eguraldi ona aprobetxatuz ikasleak kalera atera genituen lanera. Hemen daukagu gure DBH 2ko taldetxo bat argazki lanketaren proiektuarentzat materiala bila.
Aprovechando el buen tiempo de la semana pasada llevamos a los alumnos fuera de las aulas. Aquí tenemos a un grupo de 2º de la ESO buscando material para el proyecto de fotografía en el que trabajan.

2009/03/16

Guraso.com

Gurasoen premiak asetzeko web gune berria sortu dute Debagoienean. Guraso.com izena du eta euskara hutsez dago. Oso webgune interesgarria eta konpletoa da. Hainbat esparru lantzen ditu; psikologia, euskara, aisialdia, prebentzioa, sexologia, legea, gazteria, psikomotrizitatea, literatura, elikadura, pedagogia, amatasuna eta teknologia berriak, esparru bakoitza aditu batek gidatzen duelarik.
Hay una nueva página web dedicada a las necesidades de los padres/madres. Se llama guraso.com. Es únicamente en euskara y trata temas muy interesantes, tales como ocio, prevención, sexología, psicomotricidad, alimentación, nuevas tecnologías...

Mugarri Estaliak emanaldia Oionen

Aurreko aste osoan zehar "Mugarri Estaliak" erakusketa izan dugu Bazterra aretoan. Bertan koadroak eta poesiak izan ditugu ikusgai. Ostegunean baina musika eta poesia emanaldi bat izan genuen. Jende kopuru polita bildu zen Juan Migel Arzelusen eta Castillo Suarezen emanaldia ikustera eta pozik atera ginen bai artistak eta baita ikusleak ere.
Como colofón a la exposición Mugarri Estaliak de la sala Bazterra, el jueves tuvimos la actuación de Castillo Suarez y Juan Miguel Arzelus. Los que nos acercamos a la sala disfrutamos del recital de poesía y tanto los artistas como el público quedamos satisfechos.

2009/03/12

Danborrada badator


Gaur da apuntzatzeko azken eguna:
Último día para apuntarsa a la tamborrada...

2009/03/10

Gaur bukatzen da epea, hoy termina el plazo



























Gaur bukatzen da epea larunbat honetako guraso eskoletara apuntatzeko. Javier Urrak gurasoentzako pista batzuk emango ditu Dulantzin. Bertara joateko autobusa egongo da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik apuntatzea telefono honetan: 650 47 17 19
Adi, gaur epea bukatzen da eta. Ez galdu aukera...

















Hoy termina el plazo para apuntarse a la jornada de escuela de padres/madres que se celebrará este sábado e
n Alegría. En ella, Javier Urra nos dará unas pistas a seguir en la educación en casa. Habrá autobus desde Oyón y es necesario apuntarse en el teléfono: 650 47 17 19 Atent@s que hoy se termina el plazo. Que no se os pase esta oportunidad....

2009/03/09

"Mugarri estaliak" erakusketa Oionen

Ttiki-ttakak antolaturik, datorren martxoaren 9tik 15era erakusketa eta emanaldi interesgarri bat ikusteko aukera izango dugu Oiongo “Bazterra” aretoan:

Castillo Suarezen poema batzuetan oinarriturik, Koldo Arnantzek margoak egin ditu eta Juan Miguel Arzelusek musika piezak. Mugarri Estaliak mugei buruzko hausnarketa da: gure baitakoak, inposatutakoak, geografikoak, ikusezinak… Egileek espresuki adierazi nahi dute ez daudela mundu zedarritu batean bizitzeko prest; alegia, mundu karratu baten gainean idazteko, margotzeko eta konposatzeko.

Emanaldia (poesia eta musika) martxoaren 12an 20:00etan izango da eta erakusketa astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara zabalik egongo da. Larunbat eta igandean, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara.

Animatu eta hurbildu!

Ttiki Ttaka Euskara Elkartea ha organizado una esposición llamada "Mugarri estaliak" en la Sala Bazterra. Es una combinación de los poemas de Castillo Suarez, los cuadros de Koldo Arnantz y la música de Juan Miguel Arzelus. Habrá un espectáculo de música y poesía el jueves día 12 a las ocho de la tarde, pero la exposición estará abierta del día 9 al 15 de marzo de 18:00 a 20:00, y el sábado y el domingo, de 12 a 2 y de 6 a 8.

¡Animáos a venir!

2009/03/06

HH 3 URTEKOEN BLOGA:


Gure bloga ikustera gonbidatzen zaituztegu:

Estáis invitad@s a ver nuestro blog:
HH 3 urte

2009/03/04

araba euskaraz: sarmientoak hartzen

Araba Euskaraz-eko prestakuntzak aurrera doaz. Hemen dauzkazue ikastolako guraso eta irakasle batzuk sarmientoak hartzen eta biltzen, zertarako ote? hamaiketarako aitzakia?

En estas fotos veis a padres y profesores de la ikas recogiendo sarmientos como una labor más dentro de los preparativos del Araba Euskaraz. ¡Y vaya hamaiketako que hicieron! ¡Y qué a gusto trabajamos! dijeron ellos y ellas.

2009/03/03

Arabako Bertsolarien Kanporaketa Oionen



Arabako Bertsolarien Kanporaketa Oionen ospatu zen otsailaren 27an.

Otamendi, txapeldun; Andere, bikain; Izar, mundial; Betto, xelebre; Xabi, gartsu eta Ander ausart, gure sei bertsolariek saio polita eskeini zieten otsailaren 27an Oionen bildu ziren 50 baino gehiago ikusentzuleei .
Primeran pasatu genuen Arabako bertsolarien kanporaketan.
Zuazo Gaston bodegara egin genuen lehenengo eta bertan oso ondo hartu gintuzten, beharrezko azalpenak eta baita meriendatxo bat ere eskeini ziguten.
Gero La Cueva jatetxean derrigorrezko patatak txorizuekin eta txuletillak denontzat, eta bapo afaldu ostean bertsoak. Denetarik egon zen baina denek mailari eutsi zioten, gure uste apalean, jakina. Bi bertsolari 17 urtekoak ziren, eta handik gorakoak besteak; beteranoena eta errukirik izan ez zuena gure Asier Otamendi izan zen.

Finalerdiak Zigoitian eta Aramaion izango dira eta finala Gasteizen, apirilaren 4ean. Informazio gehiago, http://www.bertsozale.com/

Todo el mundo lo pasó estupendamente esa noche, primero en la visita a la bodega Zuazo Gastón y después en la bertso afaria de la eliminatoria del campeonato de bertsolaris de Araba que se celebró en el restauranta la Cueva de Oion en la que Asier Otamendi fue txapeldun y pasa directamente a la final que se celebrará el 4 de abril en Gasteiz.
Zorionak eta eskerrik asko.

Klasean lan egin dugu.

videoUnitate honetan giza gorputza ikasi dugu. Oso era interaktiboan ikasten badugu gehiago ikasten dugula konturatu gara. Ez ditugu erraz ahaztuko odolaren osagaiak, eskuan izan baititugu, edo zintzurrestea nolakoa den, edota bihotzaren bentrikuluak zein aurikulak... Arnasketarekin zerikusia duten jokuak erabili ditugu baita nerbio sistemarekin erlazionatuta daudenak ere. Esperientzia oso interesgarria. Bideo honetan ikus ditzakegu klasean egindako hainbat jarduera.
La tercera unidad ha sido interesante y hemos aprendido mucho. Los aparatos del cuerpo que hemos estudiado nos han ayudadoa comprender mejor todos los experimentos que hemos ido trabajando y explicando en clase. Aprender manipulando ha sido mucho más instructivos En este video podemos ver cómo interiorizamos algunos conceptos y como el aprendizaje nos resulta más significativo.

2009/03/02

Elkartasun Azoka


Atzo 5.mailako ikasle batzuk, praktiketan izandako Dani eta irakaslea egon ginen Elkartasun Azoka prestatzen eta produktuak saltzen. Lenguako Txanelako 3.gaiko proiektuaren zati bat zen. Bukatutakoan dena jasota utzi genuen eta prest gaur, astelehenean, Chavicarrekoek eraman dezaten.
1oetan ekarritako gauzak antolatu eta prezioak zein kartelak jarri. Jokinek baimena eskatu zigun eta etxera joan zen megafono baten bila. Honek ekarri zizkigun bezero gehienak. Kalera atera eta jendea animatzen hasi ginen. Ikasleak pilo bat motibatu ziren kontu honekin eta euren ilusio eta gogoa transmititu zutenez bezero pila erakarri zituzten. Mila esker Jokin, ideia bikaina!!!
Oso ondo pasa genuen. Sekulako esperientzia izan zen. Oso pozik eta emozionaturik egon ginen goiz osoan. Eta gaur, astelehena 2, lortu genuen diruaren zenbatekoa jakitean, 447'60€, izugarri poztu gara egin dugun lanagatik.
Mila esker proiektu hau posible egin duzuen guztioi. Guztion laguntzarekin Nikaraguako Alfonso Cortés eskolan telebista eta DVD aparatoa izango dute gutxi barru. Horrela, egin diegun bideoa ikusteko aukera izango dute eta askoz gauza gehiago ere bai.
Aipamen berezia merezi dute HH5 urtekoek, beraiek egindako antzerki batean lortutako dirua eman baitzuten proiekturako. Mila esker txapeldunak!!!

Ayer l@s alumn@s de 5º, el profesor en prácticas Dani y la profesora estuvimos preparando y vendiendo en el Mercado Solidario. Era parte del proyecto del 3er tema de Lengua de Txanela. Al acabar lo dejamos todo recogido y preparado para que hoy lunes, a las 8 de la mañana se lo llevaran los de Chavicar.
Nos juntamos a las 1o para empezar a poner las cosas, los carteles y los precios. El alumno Jokin pidió permiso para traer un megáfono de casa. Ésto fue lo que nos trajo much@s clientes. Salieron a la calle y comenzaron a animar a la gente. Transmitieron su motivación y la gente comenzaron a entrar.
¡¡¡Muy buena idea, gracias Jokin!!!
Lo pasamos muy bien, una bonita experiencia. Estuvimos
toda la mañana content@s y emocionad@s. Hoy a la mañana al enterarnos de lo recaudado, 447'60€, la alegría ha sido general. Muchas gracias a tod@s l@s que habéis echo este proyecto posible. Con la ayuda de tod@s l@s alumn@s de la escuela Alfonso Cortés de Nicaragua pronto tendrán televisión y aparato DVD. Asi podrán ver el video que les hemos hecho y muchas más cosas.
Una mención especial se merecen l@s alumnos de 5años de infantil, ya que donaron para el proyecto el dinero recaudado en uno de los teatros que hicieron. Muchas gracias campeon@s.