2010/12/21

Mikelek opari bat egin digu


















Beti lez eta urrunera joan bazaigu ere, gure Mikel laguntzeko prest azaldu zaigu eta ikastolako baratzaren logoa egin digu.

Hona hemen eman digun azalpena:
"Eskuak (elkarlana) eta landareen irudiarekin jolastu dut
Azpiko marrak lurra dira, sinadura baten itxuran (konpromisoa)."

Mila esker Mikel!!!

Una vez más y aunque se nos ha ido lejos, nuestro Mikel nos ha echado un cable y ha diseñado el logo del huerto escolar.
Aquí podéis leer la pequeña explicación que del mismo nos envía:
"He jugado con las imágenes de unas manos (trabajo cooperativo) y plantas
Las lineas inferiores son la tierra, con la forma de una firma (compromiso)."

muchas gracias Mikel.

Animo Mertxe

Kaixo guztioi!

Mertxe gogoratzen al duzue?

San Bizente ikastolako ikasle eta irakasleok bideo bat egin diogu animoak emateko.

Aurreko ostiralean, bere etxera joan ginen bideoa ematera eta asko gustatu zitzaion, zuei gustatuko zaizuelakoan.



AGUR!

pd.- mila esker parte hartu duzuen guztiei

Nekane eta Eder

Hola!

Os acordais de Merche? Los profesores/as y alumn@s de la ikastola le hemos hecho un video para darle muchos animos.

El pasado viernes fuimos a su casa a entregarselo y le gustó mucho, esperamos que a vosotr@s también os guste.

Hasta otra y gracias a tod@s l@s que habéis participado.

AGUR!

Nekane eta Eder

2010/12/20

Maiteren agurra

Aurreko ostiralean ikastolako irakasle eta langileak gabonetako afaria egin genuen Oiongo jatetxe batean. Giro onean gurekin hainbeste urte eman dituen Maite Rementeria agurtzeko aukera izan genuen... irakasle geletan gainez eginten ohi zuen Maiteren alaitasunak lagundu gintuen gau osoan zehar, pasatako mementu onak gogoraraziz. Tradizioak dio ikastolak oparitxo bat egiten diola joaten denari, baina oraingoan ere Maitek zerbait gehiago utzi nahi zigun eta oparitxo hau utzi zigun guztion artean partekatzeko.
Ondo ibili Maite, zure maitasunak sustraiak bota ditu herri honetan.
Musu handi bat.

El pasado viernes profesores/as y trabajadores/as de la ikastola nos reunimos para celebrar la cena de navidad, en la que pudimos despedir a Maite Rementería después de esta larga singladura que hemos compartido. La alegría de Maite que solía rebosar las salas de profesores nos acompañó una vez más durante toda la noche, haciéndonos recordar los buenos momentos pasados. Dice la tradición que en estos caso es la ikastola la que hace un regalo a la que se vá, pero en esta ocasión una vez más fue Maite la que nos quería regalar algo más y nos dió este recuerdo para que lo compartiésemos entre tod@s.
Ondo ibili Maite, tu cariño ha echado raíces en este pueblo.

Musu handi bat

2010/12/16

ikastolako baratza

Gure ikastolan zerbait mugitzen ari da azken aldi honetan, kupelak alde batetik bestera doaz, kainaberak, zizareak... zer izango ote da?

Bada.... gutxi barru BARATZA BAT izango dugu, guztientzako esparru bat non familiak, ikasleak eta irakasleak naturaz gozatzeko aukera izango dugu.

Honen inguruan jada daramagu hilabete batzuk buru belarri lanean eta poliki poliki emaitzak agertzen ari dira.... prozesua jarraitzeko sartu gure blog berrian:


Beste aldetik familiak eta ikastolaren arteko harremanak sendotzeko aukera paregabea dugu gure baratza berri honekin. Hau profitatuz AUZOLAN bat antolatu dugu datorren urtarrilaren 29an; ikastolan elkartuko gara eta guztion indarrak batuz bultzakada bat emango diogu hasierako prestakuntzei.... animatu zaitezte eta gorde egun hori elkarrekin ikastolan emateko.



Parece que últimamente algo se está moviendo en la ikastola, se ven barricas, cañas y hasta algunas lombrices que se asoman a saludar.... ¿qué estará pasando?

Pues resulta que dentro de poco en la ikastola vamos a tener un... HUERTO, un espacio para tod@s en el que tanto las familias, como l@s alumn@s como el claustro podremos disfrutar junt@s de la naturaleza.

Ya llevamos varios meses trabajando en el tema y poco a poco se empiezan a ver los primeros frutos, si queréis echar un ojo a cómo va el proceso podéis consultar el blog que para ello hemos creado:


Por otro lado no queremos dejar de aprovechar la oportunidad que el huerto nos ofrece de crear lazos entre las familias y la ikastola; por ello os convocamos a un auzolan el día 29 de enero, una ocasión para vernos y darle un empujón entre tod@s al proyecto juntando nuestras fuerzas.
Así que ya sabéis, animaos y guardar esa mañana para pasarla junto a nosotr@s en la ikastola.

2010/12/15

Euskal Azoka



Azaroaren 29tik, abenduaren 2 arte, eraikin gorriko sarreran eduki genuen euskal azokaren materiala salgai. Eskertzen dugu AMPAk egindako esfortzua, azoka oso ondo antolatuta baitzegoen. Hemen azokaren argazki batzuk topatuko dituzue.


Desde el pasado 29 de noviembre, hasta el 2 de diciembre, se celebró la "euskal azoka". En la entrada de la ikastola pudimos encontrar mucho material: libros, música... a la venta. Agradecemos el esfuerzo realizado por la AMPA, ya que estuvo muy bien organizado. Aquí podéis encontrar unas fotografías de este evento.

2010/12/14

zernola olinpiada

Bada DBH 2ko ikasleak Elhuyar fundazioak antolatzen duen zernola olinpiadetan parte hartzen ari gara. Momentuz froga bat besterik ez dugu egin, baina egiterakoan oso ondo pasa dugu.
Hasteko Enigma matematiko eta geometriko bat proposatu digute eta gu oso azkarrak garenez berehala irtenbidea aurkitu dugu.... Ausartzen al zarete zuek?

Hau da egin behar dena:

Horrelako irudi bat marraztu folio batean eta guraizak ahalik eta gutxien erabiliz, saiatu lauki beltzak eta tzuriak banatzen..... ea lortzen duzuen gu bezain ondo egitea. Bada ezpada emaitza ematen dizuegu.



Pues resulta que l@s alumn@s de DBH 2 estamos participando en la olimpiada que organiza la fundación Elhuyar. De momento sólo hemos hecho una prueba, pero lo hemos pasado muy bien. Nos propusieron un enigma matemático-geométrico y, como somos de lo más inteligente, le encontramos la solución en un santiamén... ¿Os atrevéis a probar?
Esto es lo que hay que hacer: dibujad en un folio una figura como la que aparece arriba e intentad separar los cuadros blancos y negros usando lo menos posible las tijeras.... Si no se os ocurre la solución siempre podréis mirar el video que hemos hecho...

2010/12/10

ZINEMA EUSKARAZ ETA MENDIMINTZA

Asteburu honetan ekintza politak baditugu disfrutatzeko aukeran.
Batetik Euskarazko zinema eta gurasoek jarraitu dezaten gaztelaniazko subtitularrekin abenduak 11, arratsaldeko 18.00retan, Oiongo zineman. Sarrera dohainik da beraz ezin hobe. Eta bukaeran begirale batekin ekintza gidatuak antolatuta daude.
Bestetik, abenduak 12an Mendimintza izango da , 9:30etan Garai tabernan elkartu eta Sorzanorako bidea hartuko da. Paraje ederra aukeratu da familia giroan euskaraz mintzatzeko naturaz disfrutatzen den aldi berean. Eta guzti hau hainbat ekintza gidatuekin.
Bi ekintza hauek Bitartean jolasean elkartekoek eskeinitakoak dira, biak euskara indartzeko proposamenak dira dohainik dira eta dohainik.

Este fin de semana tenemos la opción de disfrutar de diferentes actividades que la asociación Entretanto Entretente nos propone para promocionar el euskera.
El sábado en el cine de Oyón, a las 18:00 horas tenemos cine en euskera y después actividades guiadas por la monitora.
El domingo Mendimintza desde las 9:30 de la mañana que se saldrá camino a Sorzano.
Ambas actividades son para disfrutar del euskera en familia y gratuitas.

ZORRIAK / PIOJOS


Urtero bezala, bisitari nekagarriak aurkitu ditugu gure ikasleen buruetan: zorriak. Askotan banatu ditugun gomendioak ( Osakidetzakoak) martxan jartzea komenigarria izango litzateke.
Mila esker.

Como todos los años tenemos una desagradable visita dirigida a las cabezas de nuestros alumnos: los piojos. Son muchas las ocasiones en las que se han repartido una serie de consejos (Osakidetza) que recomendamos pongáis en marcha lo antes posible para evitar la propagación.
Muchas gracias.

2010/12/09

Abenduak 3ko AFARIA LAPUEBLAN

Aurreko ostiralean, abenduak3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Goizean ikastolan eta arratsaldetik gauerarte Lapueblan. Hemengo argazkiak dituzue COVILA koperatiban izandako kanta afarikoak.
Agurra txalapartarekin izan genuen afariari hasiera emateko OCARIZ anaien eskutik. Eta bai poteoan zein afari ostean, Donestebeko BIXENTE trikitrilaria izan zen animatzailea. Giro ederrean aritu ginen ordu txikiak arte. Mila esker guzti hau posible egin zenuten guztioi.
EUSKARAZ BIZI

El pasado 3 de diciembre celebramos durante todo el día; el Día Internacional del Euskera. Primero en la Ikastola y luego en Lapuebla.
Estas son algunas fotos hechas en la cena que tuvo lugar en COVILA la Cooperati
va de Lapuebla. Como bienvenida los hemanos Ocariz tocaron la txalaparta y durante el poteo y despues de la cena, Bixente de Donestebe estuvo animando el ambiente.
Estuvimos muy agusto. Muchas gracias a tod@s l@s que hicistéis esto posible.

EUSKARAZ BIZI

2010/12/05

Eraikin Gorriko pasabideak

Horrelakoak dira gure pasabideak eta gure artelanekin betetzen ditugu.
Zer iruditzen zaizue?
Proposamenak al dituzue?

2010/12/03

Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko Eguna



Hemen dituzue gaur abenduak 3 ospatu dugun Nazioarteko Euskara Egunaren jaialdiaren argazki batzuk.
Egin izan ditugun gauzak dagoeneko badakizkizue etxera heldu zitzaizuelako plangintzaren egitaraua eta blog honetan jarri genuen. Orain zuen lana da asmatzea zein ekintzari dagokion argaki bakoitza.

Aquí tenéis algunas de las fotos que hemos hecho hoy 3 de diciembre Día Internacional del Euskera.
Las actividades ya las conoíiais por la información que os llegó a casa y que pusimos en el blog, ahora os toca adivinar a que actuación/actividad corresponde cada foto.

EUSKAL AZOKA 2010

Atzo bukatu zen aurtengo Euskal Azoka. Oso animatuta egon da eta bertan guraso eta ikasleek aukera izan dute material berriak ikusteko eta erosteko.

Ayer fue el último día de la Euskal Azoka. Ha estado muy animada y tanto padres como alumnos han tenido la oportunidad de ver y comprar los nuevos materiales editados este año.

2010/12/02

ARGITXOREN URTEBETETXEA!!!

Haur hezkuntzako ikasleek Argitxoren urtebetetxea ospatzeko prest daude, eta horretarako TARTA handi bat egin dute.
Hona hemen horren argazkia.
Ah!, ez ahaztu bihar denok Nazio arteko euskara eguna ospatuko dugula.



Los alumnos de infantil estań preparados para celebrar el cumple de Argitxo y para ello han preparado una gran TARTA.
Aquí tenemos la foto.
Ah, no os olvidéis! Mañana celebramos el día Internacional del Euskera.

2010/11/29

ABENDUAK 3

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

DÍA INTERNACIONAL DEL EUSKERA

LAPUEBLA DE LABARCA 2010


Hurrengo abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Aurten, eremu desberdinetatik elkartutako pertsonak aritu gara egun honen prestaketan eta baita egun honi loturiko hainbat ekintzen prestaketan ere.

Arabako Errioxako euskaltzale eta Euskara Zerbitzuaren atzean euskararen sustapen eta normalizazioan lan egiten dugun pertsona asko gaude, talde edota erakunde jakin bat ordezkatzeaz gain, banako moduan parte hartzen dugu ere, euskaraz bizi nahi dugulako ari gara lanean. Gure denbora jarri, gure konpromisoa azaldu nahi dugu gure identitate zeinua den euskara biziraun dezan. Iraganean gogor lan egin zuten zutenen oinarrietatik abiatuz, gaur egun lanean ari gara etorkizun hobeago bat lortzeko.Euskararen sustapen eta normalizazioan ari garen guztiok komunidade sendo bat osatzen dugu Arabako Errioxan, euskara maite dugunok asko gara. Abenduaren 3a horren adierazle izan dadila, baina, egun bateko kontuan ez dadin gelditu, egunero, bakoitzak bere esparruan bere are alea jar dezala.Euskara maita eta goza dezagun egunero


SAN BIZENTE IKASTOLAKO EGITARAUA:

10:40 PATIOA eta HHkoak Frontoian Argitxoren mezua entzun eta irakasle gelako leioetatik ikusi. Bukatzerakoan PREGOIA magafoniatik.

11:00 IRRATSAIOA + HHkoek ipuina liburutegian DBHko ikasleen eskutik.

11:30 FRONTOIAN Muduko Mapa (Hau gero eraikin gorriko sarreran jarriko dugu oporrak hartu arte)

12:00 MURALA Ikastolako patioan (EHko mapa, Argitxoren aurpegia eta Euskararen Nazioarteko Eguna lema eta Abenduak 3) + HH0-2 Argitxoren irudia margotu eta pasiloetan jarri. Megafonian euskal musika 12:30arte.

12:30 IKASLEENTZAKO SORPRESA

13:00-14:00 DBHko ikasleak Matraka jolas erraldoia

14:00 DBH 3ko IKASLEEK BERTSO EMANALDIA EGINGO DUTE DBHKO GUZTIENTZAT.

Egunean zehar DBH4ko ikasleak bideoak grabatzen egongo dira eta TELESAIOA montatuko dute.

LAPUEBLAKO EGITARAUA:

17:00-20:00 frontoian

Tailer eta ekintza erakargarriak ume eta gazteentzat.

Aerografo makilajea.

Txikientzako marrazki txokoa.

Wii eta play station-ak.

Txiki zein handientzako txoko gunea (futbolina, xakea, uztaiak, herradurak, boloak, damak...)

Gazte zein txikientzako euskal disko jaia.

20:00-21:15

Kalejira Lapuebla de Labarkako kaleetatik.

21:30 COVILAN

Kantu afaria

MENUA:

Entsalada hornituko zentroa

Patatak Errioxako eran

Txerri iberriko matraiala onddo eta pikiloekin (1)

EDO

Onddo eta gamba zigala saltsan piper barrubeteak (2)

EDO

Papar barrubeteak piperrekin (3)

Goxua

Kafea, urteko ardoa eta ura.

26,12€ pertsona bakoitzeko BEF-a barne

Izena emateko ondorengo kontu zenbakian afariaren zenbatekoa sartu abenduaren bia baino lehen.

Vital Kutxan

2097 0218 11 0010960393

Kontzeptuan izena, abizena eta bigarren platerraren zenbakia zehaztu (1, 2 edo 3).

Abenduaren 3an afariko txartela Vital Kutxako ordainagiria izango da, ez ahaztu, beraz.

AUTOBUSA SUSPENDITU DA JENDE GUTXI APUNTATU DELAKO.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

DÍA INTERNACIONAL DEL EUSKERA

LAPUEBLA DE LABARCA 2010

El próximo 3 de diciembre, celebraremos el Día Internacional del Euskera. Este año, hemos trabajado personas procedentes de distintos ámbitos en la preparación de este día así como en la preparación de otra serie de actividades relacionadas con el mismo.

Detrás de Euskaltzales de Rioja Alavesa y Servicio de Euskera estamos muchas personas que trabajamos por el fomento y normalización del euskera, además de representar algún grupo o entidad, participamos a modo personal, estamos trabajando porque queremos vivir en euskera. Queremos poner nuestro tiempo y mostrar nuestro compromiso para que nuestra seña de identidad, el euskera, continúe. Partiendo de las bases que fijaron con un duro trabajo en el pasado, trabajamos por lograr un futuro mejor.
Los que trabajamos en el fomento y normalización del euskera en Rioja Alavesa formamos una comunidad fuerte, somos muchos los que queremos al euskera. Muestra de ello que sea el 3 de diciembre, pero que no se quede en un único día, cada cual que ponga su grano de arena cada día.

Queramos y gocemos el euskera todos los días

PROGRAMACIÓN DE LA IKASTOLA SAN BIZENTE:

10:40 PATIO y l@s alumn@s de infantil escucharan el mensaje de Argitxo y lo veran por las ventanas de la sala de profesor@s. Al acabar se leera el PREGÓN por megafonía.

11:00 EMISION RADIOFÓNICA + Cuentacuentos para l@s alumn@s de infantil de la mano de l@s alumnos de Secundaria.

11:30 En el FRONTÓN Mapa del Mundo (Éste luego se expondrá en el hall del edificio rojo hasta las vacaciones)

12:00 MURAL en el patio de la Ikastola: mapa de EH, cara de Argitxo y el lema: Euskararen Nazioarteko Eguna + Abenduak 3.

L@s alumn@s de HH0-2 pintaran la imagen de Argitxo que luego colocarán en los pasillos. Durante estas actividades habrá música en euskera por megafonía.

12:30 Actividad conjunta SORPRESA

13:00-14:00 L@s alumn@s de DBH jugaran a Matraka

14:00 L@s alumn@s de DBH 3 ofreceran al resto de DBH una sesión de BERTSOZ.

Durante todas las actividades l@s alumn@s de DBH4 grabaran videos que luego montarán.

PROGRAMACIÓN EN LAPUEBLA:
17:00-20:00 ( En el frontón)
Talleres y actividades atractivas para niñas y niños así como jóvenes.
Maquillaje con aerógrafo.
Rincón arístico para los más pequeños.
Wii y play stations.
Rincón de juegos para pequeños y jóvenes ( futbolín, ajedrez, aros, herraduras, bolos, damas...)
Discojaia para niñas y niños y jóvenes

20:00-21:15
Kalejira por los bares de Lapuebla de Labarca.

21:30
Kantu afaria en COVILA.

MENÚ:
Centro de ensalada ilustrada.
Patatas a la riojana.
Carrilleras de cerdo ibérico con hongos y piquillo(1).
Pimientos rellenos de hongos y gambas en salsa de cigala (2).
Pechugas rellenas con pimiento (3).
Goxua
Café, vino joven y agua.
26.12€ por persona ( IVA incluido ).
Para inscribirse ingresa el importe de la cena en el siguiente número de cuenta antes o el 2 de Diciembre.
Vital Kutxa
2097 0218 11 0010960393
Cuadrilla de Laguardia.
En el concepto indica tu nombre, apellido y el número del segundo plato que quieras (1, 2 o 3).
El 3 de diciembre, la tarjeta de entrada en la cena será el comprobante de la Caja Vital, por lo tanto, no lo olvides.


EL SERVICIO DE AUTOBUS SE HA SUSPENDIDO PAL HABERSE APUNTADO MUY POCA GENTE.

2010/11/25

Arabako I.Teknologia Astea Arabar Errioxan

Guraso eta hezitzaileentzako internetetik ziurtasunez nabigatzeko hitzaldi bat antolatu da Arabar Errioxan. Abenduaren 2an.

Izenburua: "NAVEGANDO SEGUROS POR INTERNET"

Tokia eta ordutegia:
18,00etan OIONen - Ikastola San Bizente, Fueros
Eraikinean , Hegoalde Aretoan.

( Haurtzeindegi zerbitzua egongo da Ikastolan )



En la Samana Tecnológica de Rioja Alavesa hemos organizado una charla sobre navegación segura en Internet a la que están invitados todos los padres, madres y educadores de la comarca. Jueves 2 de DICIEMBRE

Charla: NAVEGANDO SEGUROS POR INTERNET

¿Cuáles son los riesgos reales a los que se enfrentan nuestros hijos? ¿Qué necesitamos saber podemos ayudarles?Es importante conocer los hábitos de los menores ante las actuales tecnologías, comprender las ventajas y los riesgos y conocer los conceptos básicos de seguridad.

LUGAR y HORARIO

18,00 en OYÓN- OION - Ikastola San Bizente, Edificio Fueros, Sala Hegoalde.

(Habrá servicio de guardería en la Ikastola)

EUSKAL AZOKA

Azaroak 29, 30 eta abenduak 1 eta 2, arratsaldeko 4:45etatik 6:30etara, eraikin gorriko sarreran Euskal Azoka izango dugu: euskaraz argitaratutako materialarekin (Jolasak, liburuak, Cdak, DVDak...)

Urtero bezala euskarazko materiala ekartzen dugu eta AMPAren laguntzaz prestatzen dugu zuek eros dezazuen. Bertan soilik ikusi eta eskatu egingo duzue. Gero guk, eskatuko dugu argitaletxetara eta ahalik eta azkarren helduko zaigunez, hots egingo dizuegu inportea gogoratzeko eta noiz etorri zaitezketen bila esateko.

Animatu zaitezte!! agian Olentzerori eskatzeko zerbait interesgarria aurki dezakezue.

EUSKARAZ BIZI


El 29, 30 de noviembre y 1 y 2 de diciembre de 4:45 a 6:30, habrá “Euskal Azoka” en la entrada del edificio rojo: exposición y venta de material editado en euskara (juegos, libros, CDs, DVDs...)

Como todos los años traemos material en euskera y con la ayuda del AMPA lo exponemos para que vosotr@s compréis. En estos días vosotr@s veréis el material y lo pediréis. Luego nosotr@s lo pedimos a las editoriales y tan pronto como podamos os llamaremos para deciros cuál es su importe y vengáis a recogerlo.

Animaos, seguro que encontráis algo interesante para pedirle a Olentzero.

EUSKARAZ BIZI

Bertako zuhaitzaren eguna


Zuhaitzak ezinbesteko dira lurreko bizitzarako. Oxigeno ematen digute, bere fruituak jateko erabil ditzakegu, lurzorua finkatzen dute higatu ez daitezen, itzala ematen digute, animalia askoren etxeak dira, ingurua hozten dute, euri-ura gordetzen dute,...
Zuhaitzak landatzea garrantzitsua da bertako basoak berreskuratzeko eta berrizteko. Kontuan izan aspaldian Iberiar Penintsula osoa zuhaitzez estalita zegoela, hauek sortzen dituzte ekosistemak mantendu eta hobetu ere egin behar ditugu. Azaroaren 24 San Bizenteko 5. eta 6. mailako ikasleak Kripanko iturburuan egon ginen eta beran zuhaitzak landatu genituen.
Hau dela eta , gure harri koskorra ekarri dugu Kantauriar mendilerroan zuhaitz bat landatuz.

Como todos sabemos la importancia que tienen los árboles en nuestro ecosistema queremos contribuir en la medida de los posible en su repoblación. El día 24 de noviembre los alumnos de 6º y 5º de Primaria dedicamos el día a la plantación de árboles y a recordar y concienciarnos de su imprescindible valía.

Antzerkia- EUSKARAZETAMOL


2010eko azaroaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan EUSKARAZETAMOL antzezlana Guardiako PARROKIA-ARETOAN. Sarrera doan.
El 25 de noviembre del 2010, a las 20:00 de la tarde, obra de teatro EUSKARAZETAMOL en el SALÓN PARROQUIAL de Laguardia. Entrada gratuita.

2010/11/23

OIONGO ZINEMAN PUDDING MAGIKOA






2010/11/19

EUSKARAZ BIZI




Euskara bultzatu eta indartzeko asmoz, aurreko astean, zenbait ekintza egin genituen . Haien artean ikasle bakoitzak euskara erregistro bat bete behar izan zuen; banakako erregistroaren emaitzen arabera, taldekoa osotu zuten. Euskara erabilera handiagoa izan denez, gutxi barru, ahaleginaren saria jasoko dute...

Con el objetivo de impulsar el uso del euskara, hemos realizado diferentes actividades. Entre otras, cada alumn@ realizó un registro personal, según los resultados obtenidos se completó el de grupo. Como hemos constatado que el uso del euskara ha aumentado positivamente, dentro de poco, tendrán su recompensa....

2010/11/15

BATZAR OROKORRA

ikastola

2010eko azaroaren 24ean SAN BIZENTE IKASTOLAko Koop. Elkartearen Ohiko Batzar orokorra egingo da. Arratsaldeko 19.00etan (lehen aldiz) eta hala balegokio 19:30etan (bigarren deialdiz); Asanblada Hegoalde aretoan izango da (Osasun Zentroaren azpian).
Gai zerrenda:
  1. Agiria onartzeko Bi bazkideren izandapena
  2. Urteko Plana 2010/11
  3. Ikastolako obrak
  4. Erretore batzorde kideen berritzea
  5. Gale-eskariak
Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

El 24 de noviembre de 2010 tendrá lugar la asamblea General Ordinaria de San Bizente Ikastola, Soc. Coop. Se  celebrará en la Sala Hegoalde (edificio fueros), a las 19:00 en primera convocatoria y a las 19:30 en segunda convocatoria, si se diera el caso.
Orden del Día:
  1. Nombramiento de dos socios para la firma del Acta.
  2. Plan Anual del Centro 2010/11.
  3. Obras de la Ikastola
  4. Renovación del Consejo Rector.
  5. Ruegos y preguntas.
Habrá servicio de guardería.

2010/11/10

UDAZKENEKO JAIA

Jolastokiko zuhaitzen hostoak erortzen direnean haur hezkuntzako umeek udazkenari ongi etorria ematen diogu, nola? ba festa polit bat eginez. Hemen ikus ditzakezue aurtengo festan egin genituen ekintzak.


Cuando el patio de la ikastola se llena de hojas es el momento de organizar la fiesta de bienvenida al otoño. Aquí podéis ver todo lo que hicimos y lo bien que lo pasamos los de haur hezkuntza.

2010/11/05

H.H 4 ARTISTAK















Zer artelan polita egin duten H.H. 4 urtekoek. Ttanttok esaten duen bezala: hauek artistak tximistak!. Agustín Ibarrola bezala guk gure baso berezia egin dugu . Ate ondoan duzue erakusketa. Hurrengo astean etorri ikustera!. Animatu zaitezte!.

¡Qué obra de arte más bonita han hecho los niños de 4 ños!. Como dice Ttanto: ¡estos si que son artistas!. Hemos hecho un bosque especial como el de Agustín Ibarrola. Lo teneis expuesto en la entrada. ¡Animaros y venid a verlo la semana que viene!

2010/11/04

ZINEMA DOHAINIK ETA EUSKARAZ


Azaroak 13an eta arratsaldeko 6retan euskarazko marrazki bizidunetako filma daukagu ikusgai gaztelaniazko subtituluekin:
"Ametsen lapurra"
Dohainik dugu gainera eta amaieran ekintzak egiten dira. Animatzen?

El 13 de noviembre a las 6 de la tarde tenemos una película en euskera de dibujos animados con subtitulos en castellano: "El ladrón de sueños"
Y es gratis, además luego hay actividades. ¿Te animas?

Mendimintza

MENDIMINTZA URKIOLATIK
POR URKIOLA

AZAROAREN 7an/ 7 de Noviembre

ORDUA/ HORA DE SALIDA: 8:00 etan

LEKUA/ LUGAR DE SALIDA: Bar Garai taberna.
RALLY FOTOGRAFIKO batean parte-hartuko dugu,
parkeak dituen udazken-pasaietaz gozatu ahal izateko.
Participaremos en un RALLY FOTOGRÁFICO, para
disfrutar con calma de los paisajes otoñales del parque.

OIONDIK
AUTOBUSA EGONGO DA
HABRÁ AUTOBÚS
DESDE OYÓN

E-mailez apuntatu 3-a baino lehen
Apuntarse por e-mail antes del día 3.

INFORMAZIO GEHIAGO/ INFORMACIÓN:
Bitartean Jolasean Elkartea Asociación Entretanto Entretente
http://bitarteanjolasean.blogspot.com
entretanto.jolasean@gmail.com
Telf.: 945 622830 ó 634 408927

2010/10/29

Interkulturalitatea

L. H. 5. eta 6. mailako ikasleek baita DBHkoek ere interkulturalitateari buruzko tailerra burutu dute. Gasteiztik etorri den talde batekin 5 sesioetan lanari ekin diote eta jarraitzeko asmoa daukagu. Bitartean Jolasean elkaltearekin jarraipena emango diogu proiektu honi.
Las pasadas semanas los alumnos de 5 ºy 6º de Primaria así como los alumnos de Secundaria han tomado parte en un taller de interculturalidad al que pensamos dar continuidad con la colaboración de Bitartean Jolasean y con proyectos futuros que se realizarán en la ikastola.

2010/10/28

Motxilei buruzko artikulu interesgarri bat. Eroski konsumer.


Eskolar motxilak, sorbaldak osasuntsuak.
Motxilas escolares, espaldas sanas

Unai Olalde Bertsolaria gurekin











Urtero legez, aurten ere bertsolari profesional bat daukagu, Unai Olalde, gure artean bertsotan hobeto trebatzeko. Iaz bezala hamabostero etorriko da gurera. L.H.3.ziklo eta DBHko 3, mailako ikasleek asko ikasiko dute berarekin eta lan honen emaitzak ikusten joango zarete emanaldiak emango baitute.
Como el año pasado este año también tenemos la oportunidad de aprender a hacer bertsos con Unai. Viene cada 15 días a trabajar con los alumnos de tercer ciclo de Primaria y de 3º de Secundaria. Tendremos ocasión de ver sus trabajos en las actuaciones que hagan.

Paraiso Antzerkia


2. eta 3. zikloko ikasleak Oiongo zineman egon gara "KAFE HAURRA" antzerkia ikusten. Urtero bezala Antzeki Paraisok proposamen berezi batzuk ditu gurekin konpartitzeko eta aurten hauxe izan da: guk munduko haurren istorioak landu ditugu klasean eta beraiek honen truke antzerkirako sarrerak eman dizkigute. Ikusi dugun obra oso interesgarria izan da eta umeak disfrutatu dute.
Egun batean Pedritok, bere herrialdean, Nikaraguan, kafea biltzen lan egiten zuen haurraren istoria kontatu digute.
Los alumnos de 2º y 3º ciclo de primaria hemos estado disfrutando de la obra de teatro que nos ha propuesto Teatro Paraiso. La historia de Pedro recogiendo café nos hace pensar y ver las diferentes situaciones en la que viven los niños de otras partes del mundo. Para reflexionar. Les ha gustado mucho.

L.H.6 mailako Arte galeria inauguratuta.



L.H.6. mailakoek Arte Galeria inauguratu dute ikastolako atarian.Ikusteko gonbidatuta zaudete. Galeria honetan arte lanak egin, biografiak idatzi eta metaforak landu dituzte. Bertan ere ipuinak eta textu instruktiboak aurki ditzakezue eta nahi izanez gero baita irakurri ere. Ez da lan makala artista eta idazle hauek egin dutena.
Picasso eta beste artista batzuen lanak bertan daude eta Gernika kuadroaren puzzlea egin dugu.
Argazkien aurkezpenean argazki batzuk ez daude ondo baina hurrengorako hobeto egingo dugu. Eskerrik asko zuen komentariok egiteagatik.
Los alumnos de 6º de Primaria han hecho un gran trabajo en la galería de arte. Han escrito cuentos sobre la Tierra, han redactado textos instructivos y metáforas, han trabajado las obras de algunos artistas conocidos , han pintado el Guernica de Picasso ...Podéis acercaros y contemplar todo el trabajo realizado. Os agradecemos de antemano los comentarios que nos habéis hecho y los que nos vais a hacer. La presentación de las fotografías la mejoraremos en los próximos trabajos.

2010/10/11

Mendimintza

Aupa mendizaleok!!!
Aurtengo ikasturteko mendimintzari hasiera emango diogu Urriaren 17an. Bitartean jolasean elkarteko beste ekintza bat delarik.
Irteera goizeko 9:30etan izango da Garai tabernan. 6 kilometrotako ibilbidea izango da Izki parke naturaletik eta bazkaltzerako etxean izango gara.
Animatzen zarete?
Gogoratu irteera hauek euskaraz hitz egin dezagun antolatzen direla eta beste batzuk bitartean ikas dezaten.
Informazio gehiago izateko:
http://bitarteanjolasean.blogspot.com/
http://www.facebook.com/home.php#!/profile.php?id=100001574533474&v=wall

¡¡¡Aupa montañer@s!!!

Aquí esta un curso mas el programa mendimintza para hacer paseos por el monte mientras hablamos en euskera y otr@s aprenden. Es una actividad más de la Asociación Entretanto Entretente.
Empezaremos con un paseo de 6 km por el parque natural de Izki. Saldremos el día 17 a las 9:30 del bar Garai.
¡¡Animaos!!

Para más información:
http://bitarteanjolasean.blogspot.com/
http://www.facebook.com/home.php#!/profile.php?id=100001574533474&v=wall

2010/10/08

IHINTZA aldizkarian....

Aupa!!
Irailean argitaratu zen IHINTZA aldizkarian agertzen gara. Zergatik? Urtero LH5.mailan Txanelako 3.gaiarekin batera "Bidezko Merkataritza" lantzen dugulako, eta aldizkari horretakoak gure bloga jarraitzen dutenez, ikastola deitu zuten proiektuarekin interesa azalduz. Eta hara non hilabete batzuk beranduago aldizkarian agertzen gara.
Uau!!
Artikulua gaztelaniaz dago eta eraikin gorriko sarreran jarri dugu zuek guztiak irakurri ahal izateko. Irakurritakoan iruzkinetan zuen inpresioak idatzi mesedez.


¡¡¡Qué buenooo!!!

Que por el blog nos sigue mucha gente ya lo sabíamos pero las puertas que nos abre son geniales. Tanto es así que a principios de Septiembre salimos en la revista IHINTZA con el proyecto que llevamos a cabo con Txanela en el 3er tema en 5º de Primaria.
Hemos puesto una fotokopia del artículo en la entrada del edificio rojo para tod@ aquel/lla que lo quiera leer y por favor escribid en los comentarios vuestras impresiones y opiniones. Necesitamos de retroalimentación. Gracias.

2010/10/05

Euskarazko filmak hamabostero!!!!!


Bitartean jolasean Elkartekoek Hamabostean behin Oiongo zineman Euskarazko marrazki bizidunetako filma jarriko dute.
Hurrengoa: "ALHAMBRAKO GILTZA"
Urriak 18, arratsaldeko 6retan (18tan)

La Asociación Entretanto Entretente nos va a traer al cine de Oyón cine de dibujos animados en Euskera cada 15 días.
La próxima: "EL EMBRUJO DEL SUR"
18 de Octubre a las 18h.

2010/09/24

Zinema Euskaraz


Aukera polita daukagu Oionen zinemara joateko.
Euskarazko marrazki bizidunetako TOTORO NIRE BIZILAGUNA filma, Bitartean Jolasean elkartearen eskutik.
URRIAREN 2an, 17:30etan, Oiongo zineman.
Erderazko azpitituluaekin.

Tenemos la oportunidad de ir al cine y ver una película en euskara con subtítulos en castellano: Mi AMIGO TOTORO. De parte de la asociación Entretanto Entretente.
2 de OCTUBRE a la 17:30 en el cine de Oion.

2010/09/23

DBH ZUHATZAN

Kaixo guztiok,
DBHko ikasle guztiak, gehi lau tutoreok, astea pasatzen ari gara Zuhatza irlan. Primeran pasatzen ari gara ur ekintza eta jolasetan. Gainera eguraldiarekin izugarrizko suertea izaten ari gara.


Todos los alumnos de ESO, con sus respectivos tutores, lo estamos pasando en grande esta semana en Zuhatza. Además, el buen tiempo nos está acompañando día y noche y estamos disfrutando del agua como niños pequeños.

2010/09/16

ostiral honetan Mikel Urdangarin Logroñon

Laminiturri elkartearen eskutik, ostiral honetal Mikel Urdangarin abeslariaren kontzertua entzuteko aukera izango dugu.
Arratsaldeko 20:00tan, Sagasta institutoan. Anima zaitezte eta parte hartu euskararen aldeko jaitxo honetan....



La asociación Laminiturri ha organizado un concierto este viernes del cantautor Mikel Urdangarin.
Será a las 8 en el instituto Sagasta. Animaos a participar en esta fiesta del euskara.

2010/09/09

Ongi etorriak!!!!

Hauxe dugu gure agurra ikastolara etortzen zareten guztiontzat.
Poz pozik eta indarberrituta etorri gara ikasturte berriari hasiera emateko.
Zer moduz igaro duzue uda? Topera disfrutatu al duzue? Lagun berriak egin al dituzue?
Leku berriak ezagutu dituzue? Euskeraz hitz egin al duzue? Libururik irakurri al duzue? Irakaslerik ikusi al duzue?...
Beno, galdeketa alde batera utziko dugu eta agurrarekin amaitzeko hona hemen argazkitxo bat. Non dago???
Ondo segi!!!

Aquí está nuestra bienvenida a tod@ aquel/la que se anime a venir a visitarnos. Hemos vuelto muy content@s y llen@s de energía de las vacaciones para empezar el nuevo curso.
¿Qué tal el verano? ¿Habéis disfrutado? ¿Habéis conocido nuevos lugares? ¿Habéis conocido gente? ¿Habéis hablado en Euskera? ¿Habéis leido algún libro? ¿Os habéis encontrado con algun/a profesor@?...
Y acabamos el interrogatorio para despedirnos con esta imagen. ¿Dónde está?

¡¡¡Qué os vaya bonito!!!

2010/06/29

Zorionak koadrila!!!

Urtero bezala gure ikasle ohiak, batxilerra egiten ari direnak, bisitan etorri zaizkigu kurtso bukaeran. Txintxo-txintxo, eta bere iazko tutorearen agindua jarraituz, notak hartu bezain pronto ikastolara hurbildu ziren etxetik pasa gabe. Espero bezala denek gainditu dute oso nota onekin. Batzuk inkluso gurean baino nota hobeak lortu dituzte. Zorionak Nerea, Adrian, Ibai, Josune, Pablo, Edurne eta Endika!!! Horrela jarraitu.

Halaber, duela bi urtetako ikasleek ere, nahiz eta aurten bisitan etorri ez, jakin badakigu batxilerra egitea erabaki zuten guztiek bukatu eta selektibitatea gainditu egin dutela, batzuk izugarri nota onekin gainera. Zorionak beraiei ere bai.


Un año más se repite la historia y nuestros alumnos que, una vez terminada secundaria, continuaron estudios en otros centros han superado con creces la prueba. Tanto los que acudieron a la Ikastola Assa de Lapuebla como los que decidieron hacer bachiller en Logroño, nada más recoger la notas en sus respectivos centros vinieron a la Ikastola a enseñarnoslas. Como era de esperar todo ellos han aprobado con buenas notas, tal y como lo hacían en nuestra ikastola, e incluso alguno de ellos ha subido la media que llevó de aquí. Zorionak Nerea, Adrián, Ibai, Josune, Pablo, Edurne y Endika!!! Seguid así.

En el mismo sentido, los alumnos de hace dos años que también hicieron bachiller, han aprobado sin problemas la selectividad, y alguno de ellos con sobresaliente. Zorionak también a vosotros.

2010/06/26

Kurtso amaierako emanaldia

Ikasturtea bukatu da, eta ospatzeko kontzertu bat antolatu genuen. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5., eta 6. mailako ikasleek eta DBHko bi txapeldunek, emanaldi polita eskaini ziguten. ZORIONAK DENOI! oso ondo egin zenuten. Ondo pasa oporretan!!!



El curso ha terminado y para celebrarlo hicimos un concierto. Los alumnos de 3.º, 4.º, 5.º y 6.º de primaria junto con dos campeones de ESO, nos ofrecieron un bonito espectaculo. FELICIDADES A TODOS! Lo hicisteis muy bien. Pasadlo bien en vacaciones.

2010/06/24

KURTSO BUKAERAKO JAIA


Izugarrizko jaia prestatu ziguten Guraso Elkartekoek kurtsoari amaiera emateko: puzgarriak, zezen mekanikoa, eskulan tailerra, murala, hamaiketako bikaina eta apar festa.
Oso gustura ibili ginen guztiak eta horrelako jaialdiak pena merezi dutela ebaluatu ondoren Guraso Elkartekoei jakinarazi genien eta zoriondu egin ditugu egindako lanagatik eta izandako iniziatibagatik. Berriro ere zoriondu nahi ditugu: Mila esker!!! video
Etorritako enpresatako langileak ere oso jatorrak ziren, bikain egon ziren ikasleekin eta irakasleekin. Eta ekarritako materiala primeran zegoen.
Ezin izango dugu horren errez jaia hau ahaztu. Eta horretarako bertan dituzue egun horretan egin ziren argazki batzuen aurkezpena, baita ere kontratatutako enpresakoek bidalitako argazki batzuk eta bideo batzuk.
video

¡¡¡ Qué bien que lo pasamos en la fiesta de fin de curso organizada por el AMPA !!! Todo salió muy bien hasta el tiempo acompañaba. Los empleados de la empresa contratada fueron muy agradables y el material que trajeros estaba genial. Dado que fue un éxito se lo hemos hecho saber al AMPA para que lo tenga en cuenta. Al mismo tiempo les dimos las gracias por la iniciativa y el trabajo que ello conllevó De todos modos no está de mas volverlo a hacer: ¡¡¡ Muchas gracias guapas!!! Dudo que podamos olvidarnos tan fácilmente de esta fiesta y para ello aquí tenemos algunas de las fotos hechas aquel día, junto con algunas fotos y videos que nos han mandado los de la empresa contratada.
video

2010/06/22

LH6koek gelaz gela

6.mailako azkenengo gaian 2 proiektu daude: mailaz maila joatea Txanela zer den azaltzen eta baita ere datorren ikasturtean bertan ikusi ahalko dutenaren sarrera aurkezpen bat egitearena. Eta bestetik, DBH 1ekoei elkarrizketa egitea gure datorren ikasturteari begira ditugun zalantzak argitzeko.


Hemen dituzue bietako proiektu baten argazkien aurkezpena non gu geu, LH6.mailako ikasleak , bikoteka eta irakaslearen papera hartuta HH5urteko gelatik LH5.mailara joan garen Txanela azaltzen. Esperientzia polita izan da eta gustora geratu gara. Mila esker guztioi eskeini diguzuen arreta eta interesagatik, estimatzekoa da.
DBHn egon ginen eta eskertzekoa izan zen eskeini ziguten harrera, baina horren argazkirik ez dauzkagu ahaztu zitzaigulako. Esperientzia hau ere interesgarria zein aberasgarria izan zen.

Hace unos días l@s alumn@s de 6º de Primaria fuimos de clase en clase explicando lo que es Txanela y adelantándoles algo de lo que iban a ver el curso que viene. Por parejas y poniéndonos el disfraz de profe fuimos de curso en curso desde la clase de Infantil de 5 años hasta la clase de 5º de Primaria. La esperiencia fue muy bonita y os queríamos agradecer a tod@s la atención y el interes prestado, es de agradecer.
Otro de los proyectos del último tema era ir a la clase de 1º de Secundaria a preguntar nuestras dudas de cara al año que viene y también lo hicimos aunque se nos olvidó hacer fotos.
La esperiencia igualmente fue interesante y enriquecedora, gracias a las que hicistéis esto posible.

LH Udako igerilekuetan

Eta lortu dugu!!! Eguraldi ederra izan dugu Oiongo udako igerilekuetara joateko. 11etan zabaltzen dituztenez musikako kontzertua bukatu ondoren ikastolako patioan taldeka elkartu gara eta igerilekuetarantz abiatu gara.
Poz-pozik eta nahiko urduri gindoazen bidetik, horrelako ekintzak oso gustukoak baititugu. Batzuk bidean iazko oroitzapenekin gogoratzen ibili dira, beste batzuk uraren tenperaturari buruz hitz egiten eta beste batzuk konturatu dira aurtengoa dela ikastolakoekin joaten diren azkenengo ikasturtea dela.
Gutxi batzuk ez dira ausartu baino gehiengoek uretara sartu dira nahiz eta nahiko hotza egon ausartak izan dira. Oso alai eta gogotsu aritu dira. Ondoren hamaiketakoa jan, apur bat jolastu (kartetan, harrapaketan, futbolean, tenisean, hizketan...) eta arropaz aldatzera ikastolarako bidea hartzeko.
Eta hemen dituzue bizi izan ditugun esperientzien argazkiak.
Politak ezta? kar, kar, kar
Eta orain biharko jaialdiaren zain...............


Aquí tenéis el reportaje fotográfico de tan ansiado día.¿ Son bonitas verdad? je, je,je.
Acabado el concierto de música nos hemos reunido en el patio de la ikastola y hemos tomado rumbo a las piscinas. De camino en los diferentes grupitos había diferentes conversaciones. sobre la temperatura del agua, que era la última vez que iban en grupo con la ikastola a las piscinas, recordando las anécdotas del curso pasado...
Si que hemos conseguido que en este segundo día de verano luciera el sol pero lo cierto es que el agua de la piscina todavía está bastante fría. Aun así tenemos much@s valientes que se han animado a bañarse, luego han almorzado, han jugado (cartas, fútbol, tenis, conversaciones...).
Ahora sólo falta esperar a la fista del AMPA de mañana.........

2010/06/21

23an AMPAkoen Jaia



Aurten GURASO ELKARTEkoek ikasturteari agur esateko 23an ospatzeko, jaialdi berezi eta berri bat antolatu dute irakasleen laguntzarekin. Bertan ekintza ezberdinak egiteko aukera izaqngo dugu adinaren arabera: eskulan tailerrak, puzgarriak, hamaiketakoa, zezen mekanikoa, apar festa... Denontzako lekua eta aukera egongo da: HH, LH zein DBHko ikasleak eta gurasoek ere gonbidatuta zaudete. Guztiok elkarrekin ondo pasatzeko aukera izango dugu eguraldiak baimentzen badu.
Gerturatu zaitezte!!!

Este año para despedir el curso el AMPA junto con la colaboración de l@s profesor@s han organizado una fiesta. Habrá diferentes actividades (talleres de manualidades, hinchables, toro mecánico, almuerzo, fiesta de la espuma...) para que podamos participar tod@s: alumn@s de Infantil, Primaria y Secundaria junto con padres y madres. Si el tiempo nos lo permite podremos disfrutar de la fiesta tod@s junt@s. Acercaos!!!