2010/05/31

Joan den astean 3, 4 eta 5 urtekoak "Lapurriketa" baserri eskolan egon ginen. Primeran pasa genuen eta ekintza asko egin genituen.

 La semana pasada l@s alumn@a de 3, 4 y 5 años estuvimos en la granja escuela "Lapurriketa". Lo pasamos fenonal e hicimos un montón de actividades.



2010/05/28

Astelehenean Zuhatzara

LH5 eta 6. mailakoak astelehenean 9:15etan autobusa hartuko dugu Zuhatza irlara joateko. Bertan egongo gara 2rarte asteazkena. Egun horretan 12etarako berriro ikastolan izango gara.
Irakasleok ikastolako mugikorra hartu dugu eta zer edo zer esatekoa badiguzue deitu eta momentuan ezinezkoa bazaigu posible dugunean hots egingo dizuegu: 656797143 Gema edo Maite.
Ondo pasa gu ez gauden bitartean, gu ere saiatuko gara ahal dugun gehien disfrutatzen.

El lunes a las 9:15 l@s alumn@s de 5º y 6º de primaria nos vamos a Zuaza . Llevaremos un móvil de la Ikastola por si necesitáis decirnos algo: 656797143 Gema o Maite. Si no podemos contestaros en el momento os devolveremos la llamada. Y el miércoles 2 para las 12 ya estaremos en el patio de la Ikastola de nuevo.
Pasadlo bien que nosotr@s haremos lo propio.

2010/05/26

Baratze 2010


Gaur LH 1,2 3 eta 4 Baratzera joango gara. Hemen dituzue zehaztapen guztiak:

Hoy 1º, 2º, 3º y 4º de Primaria nos vamos a disfrutar y aprender a Baratze. Aquí tenéis todas las explicaciones necesarias.

  • Irteera: 11.30etan Oiongo Osasun Zentrotik maiatzaren 26an.

  • Itzulera: 5 : 15 inguru Osasun Zentroan maiatzaren 28an.

OHARRAK

  1. Zorabiatuz gero pilulak, supositorioak ...hartu .

  2. Irakaslearekin harremanetan jarri haurraren zainketarako zerbait berezia behar bada (janariak, gaixotasunak, alergiak, pixa arazoak...)

  3. Motxila umearen laguntzaz egin jantziak, zakua e.a ezagutu ditzan galerarik ez egoteko.

  4. Prezioa 102 €. Kontu korrontetik pasako zaizue maiatzako ordainagirian.


  • Salida: 26 de mayo a las 11.30 desde el Centro de salud de Oion.

  • Regreso: viernes 28 de mayo a las 5:15 aproximadamente en el Centro de Salud.

OBSERVACIONES

1º Procurad tomar las medidas necesarias en caso de mareo: supositorio, pastilla...

2º Ponerse en contacto con el profesor en caso de que el niño necesite cuidados especiales (comidas, alergias, enfermedades, incontinencia nocturna ...)

3º Haced la mochila con ellos para que reconozcan sus enseres y evitar pérdidas.

4º Precio 102€. El importe se descontará en el recibo de mayo.

OSO GARRANTZITSUA / MUY IMPORTANTE

Maiatzaren 26an ez da beharrezkoa 9etan etortzea, nahi duenak zuzenean autobusera etor daiteke.Gainera, egun horretarako bazkaria izendatutako plastikozko poltsa batean ekarri behar dute.

El día 26 no es necesario venir a la 9 de la mañana. El que lo prefiera puede acudir directamente al autobús. Además, la comida de ese día (26 de mayo) tendrán que traerla en una bolsa con su nombre.

http://docs.google.com/View?id=dg548jqf_40c5wrwcft

2010/05/24

COCA-COLA LITERATUR LEHIAKETA


Arabar Errioxako ikastoletako bi ikasle irabazle suertatu dira Coca-Colak antolatutako VII. Talentadun leihaketan: Gure ikastolako Uxue Fernandez eta Jone Martinez, Assa Ikastolakoa. Biek diploma eta Coca-Cola produktuz betetako poltsa eskuratu dute. Animatu, saiatzeak merezi du eta. Zorionak!
Esan behar da ere bai lehiaketa hau hasi zenetik gure ikastolak ia urtero irabazten duela sariren bat, beraz zorionak ere irakasleentzat bere lanagatik.

De nuevo dos alumnas procedentes de Ikastolas de Rioja Alavesa han sido premiadas por sus redacciones en el concurso literario que cada año realiza Coca-cola. En esta ocasión las galardonadas han sido Uxue Fernández, de nuestra ikastola, y Jone Martínez, de Assa Ikastola. ¡Zorionak! a las dos y, para los demás, ¡ánimo!, que merece la pena intentarlo. Es de mencionar que desde que comenzó este concurso de narración raro es el año que no conseguimos un premio, así que ¡Zorionak! también para los profesores de nuestra ikastola por su excelente trabajo.

ZUHATZARA GOAZ



LH5 eta 6ko ikasleek Zuhatza irlara goaz maiatzaren 31tik ekainaren 2rarte. Bertan ur ekintzak egingo ditugu beraz kontutan hartu material berezia eraman beharko dugula hauetan parte hartu ahal izateko. Eta gainontzekoek ondo zaindu ikastola gu bertan ez gauden bitartean. Itzultzerakoan gure inpresioak kontatuko dizkizuegu.

L@s alumn@s de 5º y 6º de primaria nos vamoa a la isla de Zuaza del 31 de mayo al 2 de junio. Allí haremos actividades acuáticas, de modo que tendremos que tener en cuenta a donde vamos para saber que hemos de llevar el material adecuado. Y l@s que os quedáis aqui cuidad bien de la Ikastola y a la vuelta os contaremos nuestras impresiones.

Aterpeko informazioa ikusteko/Para obtener más información sobre el albergue:
http://web.alava.net/ifj/JDPW0135Zuhatza_e.asp
http://web.alava.net/ifj/JDPW0135Zuhatza_c.asp

2010/05/21

HAUR HEZKUNTZA DIMARA

Astelehenean Dimara joango gara. Hemen duzue informazio guztia:

El lunes nos vamos a Dima. Aquí tenéis toda la información:

Maiatzaren 24an (astelehena) goizeko 9etan aterako gara eta maiatzaren 26n (asteazkena), arratsaldeko 16:30tan itzuliko gara (gutxi gora behera). Bigarren ordainketa 53 eurokoa izango da eta kontu korrontetik pasako zaizue.

Zer eraman behar da?:

- 4 barruko arropa

- 4 praka eta 4 kamiseta. Konjunto bakoitza poltsa desberdinetan.

- 2 pijama

- txubaskeroa.

- toaila txikia

- bota pare bat

- zapatila 2 pare (daramatenak barne)

- etxeko zapatilak

- bisera bat

- bi sudadera

- lo zakua.

- hortz eskubila

- orrazia

- medikuaren txartelaren fotokopia.

- zakar-poltsa bat arropa zikina gordetzeko (nezeserra barruan mesedez)

*Eguzkitarako krema, xaboia eta hortzetako pasta gure kontura.

*Daramaten gauza guztiei izena jarri mesedez.

EKINTZAK:

  • Baserri tailerrak (baratza, korta...)

  • Elikagai tailerra.

  • Zumeltza ibilbidea.

Saldremos el lunes, 24 de mayo a las 9 de la mañana y regresaremos el miércoles 26 de mayo a las 16:30 aproximadamente. El segundo pago será de 53 euros y se os pasará por la cuenta corriente.

Es necesario que lleven:

- 4 mudas

- 4 conjuntos de ropa, pantalón-camiseta. Cada conjunto en una bolsa aparte.

- 2 sudaderas

- 2 pijamas

- chubasquero

- toalla pequeña

- un par de botas

- 2 pares de zapatillas(contando las que lleven puestas)

- zapatillas de casa.

- visera

- saco de dormir

- cepillo de dientes

- peine

- fotocopia de la tarjeta de la seguridad social.

- una bolsa de basura para guardar la ropa sucia (ponedla dentro del neceser por favor).

*Crema del sol, jabón y pasta de dientes llevaremos nosotras.

*Toda la ropa así como la mochila y demás utensilios deberán ir marcados con el nombre.

ACTIVIDADES.
  • Talleres en el caserío (huerta, cuadra...)

  • Recorrido por los alrededores.

  • Taller de cocina.

TERESA – LAURA- EMMA.

2010/05/20

EUSKALTOMBOLA


Euskara gehiago entzun nahi dugu gure herrietan, ikastolan, geletan, pasiloetan... Eta horregatik euskarazko kanpaina bat agertu zaigu Euskaraz Biziko taldearen eskutik. Maiatzaren 17tik 21erartekoa da eta ia euskaraz egiten dugun momentu ezberdinetan baloratu behar dugu.
Saiakera berezia eskatzen zaigunez, hau premiatzeko asmoz EUSKALTONBOLA izango dugu ekainaren 3an ikastolako frontoian. Bertan gela bakoitzeko sari bat egongo da eta lortu ditugu puntuekin (taldean zein bakarkakoan) gusutukoago dugun oparia eskuratzeko pujatuko dugu.

Lortuko dugu gelak nahi duen saria?
Euskara gehiago entzungo da?

Con la intención de que oigamos más euskera el grupo de Euskaraz Bizi nos propuso una campaña para la semana del 17 al 21. En esta valoramos cuánto euskera hablamos a nivel individual y grupal, y con los puntos obtenidos pujaremos el día 3 de junio en la EUSKALTONBOLA que habrá en el frontón de la ikastola.
¿Lo conseguiremos?
¿Se oirá más euskera?

Maiatzaren 18an LH1 ekoak parkean

http://www.flickr.com/photos/7190287@N05/sets/72157623974817995/show/

2010/05/11

BARDEETAKO TXIRRINGA MARTXA

Maiatzaren 6an eta 7an, Gorputz Heziketa arloaren barruan, Tuterara joan ginen DBH3 eta DBH4ko ikasleekin. Bertan Euskal Herriko 7 lurraldeetako 400 ikaslekin batera hainbat ekintza egin genituen. Batetik, Tutera ezagutu genuen ginkana baten bitartez. Gauean, Karaoke batekin primeran pasa genuen. Ekintza nagusiena berriz, ostiral goizean egin genuen. Kasteldetierrara joan eta bertan txirringa orientazio martxa egin genuen.
Bi egun ahaztezin izan ziren, non, jarduera fisikoa lantzeaz gain, Euskal Herri osoko ikasleekin harremanatzeko aukera aparta izan genuen.


El 6 y 7 de Mayo, dentro de la asignatura de Educación Física, los alumnos de DBH3 Y DBH4 viajaron a Tudela. Allí, junto con otros 400 alumnos de las 7 províncias vascas realizamos diferentes actividades. Conocimos Tudela mediante una gyncana. Por la noche pasamos un rato divertido con el Karaoke. La actividad estrella la realizamos el viernes por la mañana. Nos desplazamos hasta Casteldetirras para realizar una prueva de orientación por la Bardenas Reales en bicicleta.
Fueron dos días inolvidables donde, aparte de la actividad física, los alumnos tuvieron la gran oportunidad de relacionarse con alumnos de toda Euskal Herria.

2010/05/07

EKA eguna Lantziegon




Maiatzaren 7an Lantziegon EKA (Euskal Kultur Asteburua) ospatu genuen. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailakoak han ibili ginen kalejira egiten eta jolasean; Arabar Errioxako eta Bianako beste ikastolekin batera. Hamaiketako ederra ere egin genuen.

El día 7 de mayo estuvimos en Lanciego celebrando EKA (Euskal Kultur Asteburua). Hicimos una kalejira junto con el resto de ikastolas de Rioja Alavesa y Viana y disfrutamos jugando el poco tiempo que tuvimos.

2010/05/03

San Prudentzio abestia txirulaz.

Egon zinen San Prudentzioko kontzertuan? Ba orain, berriro ikusteko aukera izango duzu.


video


¿Estuviste en el concierto de San Prudencio? Pues ahora tienes la oportunidad de verlo.