2014/01/15

Ikastolan, etxean bezala.



I K A S T O L A N,   E T X E A N   B E Z A LA
Nik bizitza osoa daramat Oiongo ikastolan. Lehenengo aldiz sei hilabeterekin ekarri ninduten hona, andereño Rakelek zain nintzan. Andereño Rakel oso pertsona maitagarria da, baina baita profesionala ere. Haur Hezkuntzan aditua da eta badaki zer egin ume txikiekin momentu oro, beraz, ziur izan, une zailak iritsiko balira ere, jakingo lukeela zer egin.
Bi urterekin andereño Anaren gelara pasatu nintzen eta berarekin, besteak beste, komuneko eginkizunak ikasi nituen. Gelan bertan geneukan komun txiki hartan ikasi nuen fardelik gabe bizitzen, hura liberazioa! Dakizuenez haurren %95ek hiru urte bete baino lehen ikasten dute esfinterrak kontrolatzen. Ni, bederen, horietako bat izan nintzen. Beno, geroxeago ere egon zen hutsegiteren bat, baina tira!
Denboran aurrera goazela, uste dut lau urterekin hasi nintzela irakurtzen. Metodo globalizatuarekin aritu ginen, ez zen izan nire gurasoen garaian bezala, haiek silabaz silaba hasten ziren leitzen, esaldi osoak garatu arte. Guk, berriz, hitz osoak irakurtzen genituen hasieratik: norberaren izena, asteko egunak, gelako objektuak, hau da, egunerokotasunean erabiltzen diren berbak. Horrela, ia konturatu gabe, baina, halaber, zentzua hartuz hasten da ikaslea esaldiak irakurtzen. Irakurtzen eta idazten, hobeto esanda, bi prozesu horiek batera baitoaz, ez omen dago idatzirik irakurketarik gabe, eta alderantziz.
Bestalde, ikastolan, ikasi ez ezik, bazkaldu ere egiten dugu. Txikitan gelan bertan ematen zigun jana andereñoak baina hiru urtez geroztik jangelara joaten gara begiraleekin. Begiraleak ez dira irakasleak, jantokiko arduradunak baizik, beraien eginkizuna eguerdiko tartean gu zaintzea da, jangelan eta patioan, jakina, eta gainera, egunero betetzen dute orritxo bat non idazten duten zer moduz bazkaldu dugun eta nola portatu garen, gure gurasoak jakinaren gainean egon daitezen.
Denbora aurrera joan da eta aurten Lehen Hezkuntzako 6. mailan nago. Gure gelakoak ikastola gorriko handienak gara. Baina aldaketak datoz, datorren irailean DBHra pasako naiz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara, alegia. Edifizio urdinera! Eraikin hau Araba Euskaraz jai batean lortutako diruarekin egin zen. Jai horretan gurasoek eta irakasleek lan pila egiten dute, baina pozik merezi duelako, izan ere dirua behar da ikastola martxan onean jarraitzeko.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza lau ikasturte dira. Irakasle eta ikasgai berriak izango ditut,ai ama! Datorrena datorrela, ziur naiz poz-pozik jarraituko dudala ikastolan, etxean bezala.
EN LA IKASTOLA , COMO EN CASA

Llevo toda la vida en la ikastola. Me trajeron mis padres con seis meses y mi primera andereño fue Rakel. La andereño Rakel es una persona muy cariñosa, pero una buena profesional también. Tiene gran experiencia en Educación Infantil y sabe qué hacer con los niños pequeños en todo momento, por lo tanto estad seguros que aunque vengan momentos difíciles, que los habrá, sabrá cómo actuar.

Con dos años pasé a la gela de la andereño Ana y con ella aprendí, entre otras cosas, a ir al baño; en la misma aula teníamos un retrete y aprendí a vivir sin pañales. ¡Qué liberación!. Como todos sabéis el 95% de los niños aprenden a controlar esfínteres sin cumplir los tres años. Yo fui uno de ellos aunque alguna vez vez se me escapara. ¡Cosas sin importancia!

He perdido un poco los recuerdos, pero creo que con cuatro años aprendí a leer. Utilizábamos métodos globalizados, no era como en tiempos de mis padres y abuelos, que leían por sílabas hasta construir toda la frase. Nosotros, en cambio, leíamos las palabras enteras desde el principio: nuestros nombres, los días de la semana, los objetos del aula, esto es, las palabras que utilizábamos en el día a día. Así, poco a poco y sin casi darme cuenta empecé a leer textos con sentido, Mejor dicho, aprendí a leer y escribir porque los dos procesos están muy cercanos.

Además de aprender también comía en la ikastola. De pequeño nos daban de comer en el mismo aula pero a partir de los dos años íbamos al comedor con los monitores. Los monitores no son profesores, son precisamente los encargados del comedor, su labor fundamental es cuidarnos al mediodía, en el comedor y en el patio después del comedor, y además escriben en unos registros cómo hemos comido y cómo nos portamos, para que los padres estén sobre aviso

El tiempo va pasando sin casi enterarme y ya estoy en 6º de Primaria. Los de nuestra aula somos los mayores del edificio rojo pero vienen los cambios. El próximo curso voy a pasar a Secundaria, a lo que se llama ESO, en nuestro caso ¡al edificio azul!. Este edificio se construyó con el dinero que se consiguió en un Araba Euskaraz. En esta fiesta los padres y profesores, nosotros también colaboramos en lo que podemos, trabajan un montón pero siempre los resultados nos satisfacen y con el dinero que se logra se mejora la marcha de la ikastola.

La secundaria dura cuatro años. Tendré profesores y asignaturas nuevas ¡ay ama! Me han dicho que se ha puesto en marcha un nuevo proyecto llamado EKI, también me han comentado que me va a ayudar mucho en mi vida futura. Que venga lo que tenga que venir, estoy seguro que seguiré igual de feliz.

En la ikastola, como en casa





2 comentarios:

Jon Amilibia dijo...

ze polita idatzia, ze suerte hor ikastea!!

Anónimo dijo...

Eskutitz polita, zelako pena beste zikloetakoei buruz hitzegin ez izana baino bestela ere testamentu bat emango luke: kar, kar.
Maite