2014/01/30

Santa Ageda entsaioak

Gutxi barru Santa Ageda ospatuko dugunez abestia entsaiatzen hasi ginen astelehenean.
Momentuz makilik gabe entsaiatzen ari gara doinua, erritmoa eta bolumena ondo hartzeko eta astelehenean, otsailak 3, azkenengo entsaioa izango denean makilekin entsaiatu egingo dugu eta gainera, L.H. 5. eta 6. mailakoek ono ondo ikasten badute txirulaz jotzen, kalejira abesten dugunean beraiek txirularekin joko dute.

Como dentro de poco celebraremos Santa Ageda ya hemos empezado con los ensaios. De momento no hemos practicado con lo palos y eso lo haremos el próximo lunes, 3 de febrero, en el último ensaio. Y además, si l@s alumn@s de 5º y 6º de Primaria se aprenden bien la canción con la flauta en la kalejira ellos iran tocándola.

2014/01/29

GURUTZE GORRIKOEKIN saioan LH5, 6 eta DBH 1 eta 2

 Gurutze Gorrikoek eskeini dizkiguten Kulturartekotasunari buruzko saioetan parte hartu dute gaur LH6. mailakoek. Benetan interesgarria izan da, ikastola eta gizartea uztartzeko izan dugun aukera hau.
Bihar DBH1ekoen txanda, eta ostiralean DBH 2 eta LH5.ekoak jardungo dira.
Gehiago ikusteko klikatu ondorengo estekan:
http://oionenbai.blogspot.com.es/

Hoy l@s alumn@s de 6º se han acercado a la sala Hegoalde a participar de las sesiones de Interculturalidad que la Cruz Roja nos propuso. Una oportunidad más de unir ikastola y sociedad. 
Mañana pasarán la clase de 1º de ESO, y el viernes, 2º de la ESO y 5º de EP. 
Podéis obtener más información en el siguiente enlace:
http://oionenbai.blogspot.com.es/

2014/01/25

SAMANIEGON A.E.eko AURKEZPENEAN

 Komunitatea eta eskualdea indartu beharrean eta asmo horrekin ospatuko delarik aurten Araba Euskaraz, gerturatu egin gara ikasle ohi garen batzuk eta lankide garen beste batzuk Samaniegoko Araba Euskarazeko aurkezpenera.

Hoy que se presentaba el Araba Euskaraz de este año y nos hemos acercado algunos ex-alumn@s y otros cuantos compañer@s a Samaniego para apoyar la iniciativa de hacer comunidad y fortalecer la comarca, que es el propósito de la fiesta éste año.



2014/01/24

Ate irekien eguna SAN BIZENTE IKASTOLA Jornada puertas abiertas


OTSAILAK 11

Egun horretan izango da San Bizente Ikastolako ate irekien eguna. 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik aurrera.
Zatoz San Bizente Ikastola ezagutzera!

11 de FEBRERO

Ese es el día de la jornada de puertas abiertas de San Bizente Ikastola  para que puedas conocer el centro y todo lo que ofrece. Te esperamos de 10:30 a 13:00 y a partir de las 16:00 de la tarde. 
¡Acércate a San Bizente Ikastola!

2014/01/23

SANTA AGEDA BEZPERA DUGU





Hemen duzue DBH4. mailakook sortu dugun Sta Agedarako kopla berria, ikasi beharrekoa kalejiran abesteko!! Esta es la copla de Santa Ageda que hemos creado en DBH-4. Aprendedla para cantar con nosotr@s el día 4.


Ikastolan liburuak utziz
atera gara plazara
txapela eta zapia jantziz
euskaldun petoen gisara,
makil ta guztiz etorri gara
kantari kale hontara.
Usadioa galdu ez dadin

galdu ez dadin euskara.


Hemos dejado los libros en la ikastola y hemos salido a la plaza. Llevamos txapela y pañuelo, como los euskaldunes auténticos y hemos venido hasta con los con palos a cantar a esta calle. Para que no se pierda la costumbre, para que no se pierda el euskara.

2014/01/21

UDALETXEKO LITERATUR LEHIAKETA

Gaur, urtarrilak 21, Oiongo udaletxera gerturatu gara arratsaldeko 3retan. Udaletxeak proposatutako eta antolatutako literatur leihaketako sari banaketara. Sari banaketa egin aurretik ipuin kontalariak izan ditugu, bai euskaraz zein gazteleraz. Eta aurten ere gure ikastolatik saritua gertatu da ikaste bat: Guillermo Raposo.
Zorionak Txapeldun!!

Hoy nos hemos acercado al cine para estar en la entrega de los premios literarios organizado por el ayuntamiento. Primero hemos disfrutado de una sesión de cuentacuentos en euskera y castellano.
Este año también ha habido un ganador de la Ikastola: Guillermo Raposo. Zorionak txapeldun!!



2014/01/17

Euskararen egunaren txapelketa

Dakizuenez aurreko hilean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Oionen, eta gure 4. mailako ikasleek Arabar Errioxa Irratiak antolatutako kuña txapelketan parte hartu zuten akzesit bat irabaziz. Hemen entzun dezakezue bidalitako lana.  Horrenbeste bertso herrikoi entzun eta gero haiek rap moderno bat egitera ausartu ziren. Bejondiela!


Nazioarteko Euskararen eguna 
prestatu zaitez 
 ta jantzi txukuna mesedez 
ta faborez ez izan tuntuna 
aprobetxatu eguna 
ez dela izango astuna 

 Azaroak 
hogeita bederatzi 
buruan idatzi 
etzazu ahantzi 
 hau da gure ekintza 
jaia eta jakintza 
Oionen duzu zita 
benetan polita 

 Euskara gure hizkuntza 
egin dezagun bultza 
egin dezagun bultza 
Euskara gure hizkuntza

Como sabéis, el mes pasado celebramos en Oyón el día internacional del Euskera y nuestr@s alumn@s de 4º de la ESO participaron en el concurso de la Radio Rioja Alavesa ganando un áccesit. Aquí podéis escuchar este bertso-rap tan atrevido, ¿o no?

GABONETAKO KONTZERTUA OIONGO ZAHARREN EGOITZAN

Aurten ere, gure DBHko ikasle batzuk zaharren egoitzera gerturatu ziren Olentzero jaialdian. Han, kontzertu txiki bat eskeini zuten eta jarraian duzuen bideoan Xalbadoren Heriotza abestia ikusentzuteko aukera duzue. Hunkigarria benetan gure nerabeek lor dezaketena lanean aritzen direnean. Ados zaudete?
video
Como otros años en la fiesta de Olentzero, algunos de nuestros alumnos de ESO se han acercado hasta la residencia de ancianos para ofrecerles un pequeño concierto. En el siguiente vídeo tenéis la oportunidad de ver una de las canciones; Xalbadoren Heriotza, cuya interpretación, por cierto, emocionó a todo el público.¿Qué opináis?

2014/01/15

Gure proiektuaren aurkezpena





Ikastolan, etxean bezala.



I K A S T O L A N,   E T X E A N   B E Z A LA
Nik bizitza osoa daramat Oiongo ikastolan. Lehenengo aldiz sei hilabeterekin ekarri ninduten hona, andereño Rakelek zain nintzan. Andereño Rakel oso pertsona maitagarria da, baina baita profesionala ere. Haur Hezkuntzan aditua da eta badaki zer egin ume txikiekin momentu oro, beraz, ziur izan, une zailak iritsiko balira ere, jakingo lukeela zer egin.
Bi urterekin andereño Anaren gelara pasatu nintzen eta berarekin, besteak beste, komuneko eginkizunak ikasi nituen. Gelan bertan geneukan komun txiki hartan ikasi nuen fardelik gabe bizitzen, hura liberazioa! Dakizuenez haurren %95ek hiru urte bete baino lehen ikasten dute esfinterrak kontrolatzen. Ni, bederen, horietako bat izan nintzen. Beno, geroxeago ere egon zen hutsegiteren bat, baina tira!
Denboran aurrera goazela, uste dut lau urterekin hasi nintzela irakurtzen. Metodo globalizatuarekin aritu ginen, ez zen izan nire gurasoen garaian bezala, haiek silabaz silaba hasten ziren leitzen, esaldi osoak garatu arte. Guk, berriz, hitz osoak irakurtzen genituen hasieratik: norberaren izena, asteko egunak, gelako objektuak, hau da, egunerokotasunean erabiltzen diren berbak. Horrela, ia konturatu gabe, baina, halaber, zentzua hartuz hasten da ikaslea esaldiak irakurtzen. Irakurtzen eta idazten, hobeto esanda, bi prozesu horiek batera baitoaz, ez omen dago idatzirik irakurketarik gabe, eta alderantziz.
Bestalde, ikastolan, ikasi ez ezik, bazkaldu ere egiten dugu. Txikitan gelan bertan ematen zigun jana andereñoak baina hiru urtez geroztik jangelara joaten gara begiraleekin. Begiraleak ez dira irakasleak, jantokiko arduradunak baizik, beraien eginkizuna eguerdiko tartean gu zaintzea da, jangelan eta patioan, jakina, eta gainera, egunero betetzen dute orritxo bat non idazten duten zer moduz bazkaldu dugun eta nola portatu garen, gure gurasoak jakinaren gainean egon daitezen.
Denbora aurrera joan da eta aurten Lehen Hezkuntzako 6. mailan nago. Gure gelakoak ikastola gorriko handienak gara. Baina aldaketak datoz, datorren irailean DBHra pasako naiz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara, alegia. Edifizio urdinera! Eraikin hau Araba Euskaraz jai batean lortutako diruarekin egin zen. Jai horretan gurasoek eta irakasleek lan pila egiten dute, baina pozik merezi duelako, izan ere dirua behar da ikastola martxan onean jarraitzeko.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza lau ikasturte dira. Irakasle eta ikasgai berriak izango ditut,ai ama! Datorrena datorrela, ziur naiz poz-pozik jarraituko dudala ikastolan, etxean bezala.
EN LA IKASTOLA , COMO EN CASA

Llevo toda la vida en la ikastola. Me trajeron mis padres con seis meses y mi primera andereño fue Rakel. La andereño Rakel es una persona muy cariñosa, pero una buena profesional también. Tiene gran experiencia en Educación Infantil y sabe qué hacer con los niños pequeños en todo momento, por lo tanto estad seguros que aunque vengan momentos difíciles, que los habrá, sabrá cómo actuar.

Con dos años pasé a la gela de la andereño Ana y con ella aprendí, entre otras cosas, a ir al baño; en la misma aula teníamos un retrete y aprendí a vivir sin pañales. ¡Qué liberación!. Como todos sabéis el 95% de los niños aprenden a controlar esfínteres sin cumplir los tres años. Yo fui uno de ellos aunque alguna vez vez se me escapara. ¡Cosas sin importancia!

He perdido un poco los recuerdos, pero creo que con cuatro años aprendí a leer. Utilizábamos métodos globalizados, no era como en tiempos de mis padres y abuelos, que leían por sílabas hasta construir toda la frase. Nosotros, en cambio, leíamos las palabras enteras desde el principio: nuestros nombres, los días de la semana, los objetos del aula, esto es, las palabras que utilizábamos en el día a día. Así, poco a poco y sin casi darme cuenta empecé a leer textos con sentido, Mejor dicho, aprendí a leer y escribir porque los dos procesos están muy cercanos.

Además de aprender también comía en la ikastola. De pequeño nos daban de comer en el mismo aula pero a partir de los dos años íbamos al comedor con los monitores. Los monitores no son profesores, son precisamente los encargados del comedor, su labor fundamental es cuidarnos al mediodía, en el comedor y en el patio después del comedor, y además escriben en unos registros cómo hemos comido y cómo nos portamos, para que los padres estén sobre aviso

El tiempo va pasando sin casi enterarme y ya estoy en 6º de Primaria. Los de nuestra aula somos los mayores del edificio rojo pero vienen los cambios. El próximo curso voy a pasar a Secundaria, a lo que se llama ESO, en nuestro caso ¡al edificio azul!. Este edificio se construyó con el dinero que se consiguió en un Araba Euskaraz. En esta fiesta los padres y profesores, nosotros también colaboramos en lo que podemos, trabajan un montón pero siempre los resultados nos satisfacen y con el dinero que se logra se mejora la marcha de la ikastola.

La secundaria dura cuatro años. Tendré profesores y asignaturas nuevas ¡ay ama! Me han dicho que se ha puesto en marcha un nuevo proyecto llamado EKI, también me han comentado que me va a ayudar mucho en mi vida futura. Que venga lo que tenga que venir, estoy seguro que seguiré igual de feliz.

En la ikastola, como en casa





2014/01/10

Hazgarri proiektua ikastolan

Urtero urtero izaten dugu Hazgarri taldekoen bisita ikastolan drogen kontsumoaren prebentzio programa burutzeko. Egun hauetan ikastolan izan dira LH 5, 6 eta DBHko ikasleekin lanean.



Todos los cursos nos visitan desde el proyecto Hazgarri para trabajar con nuestr@s alumn@s en la prevención del consumo de drogas. Estos días han estado trabajando en  5º y 6º de Primaria y con todos los cursos de Educación Secundaria.

URTE BERRI ON!!